2021-2022 KIROL ETA KULTUR JARDUEREN PROGRAMAZIOA
Ariketa fisiko eta mentala egitera animatzen zaituztegu, zuen bizitzan ongizatea ekarriko duena!
Irailaren 13an, astelehena, hasi eta ekainaren 10ean, ostirala, amaituko den 2021-2022 kirol eta kultur jardueren programazioa bazkide guztien eskura dago.
Ur jarduerak (igeriketa eskola, aquagym eta igeriketa artistikoa) urriaren 4an hasi eta maiatzaren 31n amaituko dira.
Izena emateko epea abuztuaren 30etik irailaren 5era izango da. Bete gabeko plazak badaude, bazkide ez diren pertsonek irailaren 8tik 10era izena eman ahal izango dute.
Dokumentu osoa deskargatzeko, sakatu hemen. Halaber, bulegoan inprimatuta dago, beharrezkotzat jotzen dutenentzat.
Dokumentuan izena emateko araudia, jardueren eskaintza (uretakoa, kiroletakoa eta kulturala) eta jarduera anitzeko bonoa sartzen dira, bai helduentzat, bai adingabeentzat (14-17 urte). Kirol atalei buruzko informazio guztia ere jasotzen du.
11 jarduera berri sartu dira. Helduen bonua 88 jarduera izango ditu astean eta adingabeen bonua indartu da (14-17 urte bitartekoak), 21 jarduerarekin. Berrikuntza gisa, “Spinning birtuala” jarri da martxan, helduen jarduera anitzeko bonuan izena eman duten pertsonentzat.
Azkenik, padel jardueran prezioa bateratzea erabaki da, eskolak jasotzen diren asteko eguna edozein dela ere, haren antolaketa gainerako jardueretara egokitzeko.
Maria Jose Andresek ematen duen “Bungee workout” jardueraren berri izan nahi dutenek proba batera joan daitezke abuztuaren 24an (asteartea), 17:00etan (1h) edo abuztuaren 26an (osteguna), 17:30ean (1h), lehenengo aretoan. Era berean, abuztuaren 23an, astelehena, 17:30ean (30′) edo 19:30ean (30′), lehenengo aretoan, “Gun-ex Training system” jardueraren berri emango da, Dani Beorlegui monitorearekin. Bi jardueretara joateko, appean, webgunean edo bulegoan izena eman behar da.
2021-2022 programa COVID-19 pandemiaren bilakaeraren mende dago. Aurreko ikasturtean bezala, jarduerak bermatzeko behar diren baliabide guztiak jarriko dira, momentuan ditugun aukerak kontuan hartuta. Prebentzio-protokoloak mantenduko dira, bai jardueretarako bai kirol-ataletarako eta irailaren hasieran unean uneko araudira egokituko dira.
UDA 2021
Igerilekuen araudia
COVID-19a prebenitzeko, igerilekuetako hondartzetan eserita ez egotea gomendatzen da. Bainulariak errazago sar daitezen, gimnasioaren berdegunearen ondoko 50 m-ko igerilekuaren ertzean, eskaileren ezker-eskuin espacio bat mugatu da. Espazio horretan ezin da eserita egon. Ezarritako edukiera gainditzen den kasuetan, sorosleek hondartzen ertzetatik altxatzeko eskatuko dute.
Osasun arloko araudiak igerilekuetan %75eko edukiera baimentzen badu ere, bai uda honetan bai aurrekoan, guztizkoaren %50 aplikatzea erabaki da: haurrentzako jolaserako igerilekua (78 pertsona), 50 metroko igerilekua (287 pertsona), olatuetarako igerilekua (260 pertsona). Ezarritako edukiera gainditzen denean, Amayako langileek sarrera bat eta irteera bat jarriko dute igerileku bakoitzean, edukiera kontrolatzeko helburuarekin. Kasu horietan, bazkideei laguntza eskatzen dizuegu igerilekuan behar den denbora egoteko eta sorosleen jarraibideak betetzeko.
Aisialdiko agenda
– Gaur, 18:00etan, lehenengo pilotalekuan, Trokolo Teatro konpaniaren, “El kiosko” TEATROA izango da.
–Bihar, larunbata, 22:00etan, areto sozialean, Osasuna-Espanyol partida eskainiko da.
– Larunbatean bertan, 22:00etan,udako terrazan, “Grupo Epsilon” taldearen MUSIKAz gozatzeko aukera dago.
– Igandean, 18:00etan, urtebetetze aretoan, aisialdiko begiraleek GYNKANA bat antolatuko dute.
–Asteartean, hilak 17, 18:00etan, txoko atzeko berdegunean, Ines Bengoaren IPUIN-KONTAKETEZ gozatzeko aukera izango da.
– Asteazkenean, hilak 18, hiru txandatan 17:00etan (txanda berria) 18:00etan eta 19:00etan, PADDLE SURF: ARGA IBAIAZ GOZATU beisbol zelaiaren atzealdean dagoen behin-behineko ontziralekuan. Parte hartzeko, app-aren bidez edo telefonoz izena eman behar da.
–Eskari handia dela eta, PADDLE SURF jarduera ostegunera, hilaren 19ra, zabaldu da, bi txandatan (17:00etan eta 18:00etan).Parte hartzeko, app-aren bidez edo telefonoz izena eman behar da.
– Ostegunean, hilak 19, lehenengo pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan, UDAKO ZINEMArenbarruan, euskaraz, “Albert” filma proiektatuko da. 21:00etan, ”El Rey León” filma izango da.
Irristaketa ikastaroa
Abuztuaren 16ean hasi eta 27an amaituko den irristaketa ikastarorako plazak zabaldu ditugu. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:00etara egingo da. 5 urtetik aurrerako bazkideentzat da. Izena emateko, app-aren bidez, webgunean edo bulegoan egin behar da.
“Amayabus” garraio-zerbitzua
Gogoan izan abuztuaren 29ra arte merindadeen plazatik Amaya Kirol Hirirako eta alderantzizko ibilbidea egiten duen garraio-zerbitzua dagoela.
Informazio guztia ezagutzeko, sakatu hemen.
