Noticias

GAURKOTASUNA ABENDUAREN 16EAN

Dec 16, 2022

ASTEBURUKO AGENDA

– Kirol-lehiaketak:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Gaztea naiz: Boulder-rokodromoan eskalatzen ikasi
Bihar, larunbata, 17:00etan, jarduera berezia egingo da 12 eta 18 urte bitartekoentzat. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da izena online ematea 12 eta 18 urte bitarteko gaztearen erabiltzailearekin, bihar larunbata, 14:00ak baino lehen.
– Gabonetako Jaia:
Abenduaren 22an, osteguna, 18:00etatik aurrera, areto sozialean, Gabonetako Jaia ospatuko da. Iluna producciones konpainia “El pincel mágico” obra egingo du, eta ondoren, txokolatada bat dastatuko da, Amaya Kantuzen emanaldiarekin girotuta. Olentzerok eta morroi erreal batek nahi duten guztien gutunak jasoko dituzte.
Gabonetako programazio osoa ezagutzeko sakatu hemen.

OSTALARITZA
Abenduaren 19tik aurrera ostalaritza zerbitzua kafetegia-jatetxean egingo da igandetik ostegunera 10:00etatik 21:00etara, ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 24:00etara.
Ostalaritza zerbitzuaren menuak ezagutzeko sakatu hemen.

LUDOTEKA
Azaroaren 20an, asteartea, “Taller de bolas de navidad” egingo da. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren (3-12 urte) erabiltzailearekin online izena ematea. Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiraleak gainbegiratutako haurren prezioa 1,50 €/ordukoa da. Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.

LIBURUTEGIA
Abenduaren 22tik 30era, liburutegia itxita egongo da.

ILE-APAINDEGIA
Abenduaren 23tik 29ra, ile-apaindegia itxita egongo da. Gogoan izan aldez aurretik 696 82 65 42 telefonoaren bidez erreserba egin behar dela.

KIROL EMAITZAK
– Igeriketa masterra:
Denboraldia hasi da eta aurpegi berriak gehitu zaizkio master igeriketako taldeari. Estreinakoa C.N. Iregua-Villamediana V. Master Trofeoa izan da. Amaya K.H.-aren ordezkariak Glen Sochackyj, Álvaro Oroz, Óscar Elizalde, Alberto Segura, Eduardo Pérez de Ciriza, Jokin Crespo, Edorta Salvador, Imanol Fernández, Andrea Domínguez eta Saioa Ziriza izan ziren. Beste behin, listoia oso goian utzi zuten, igeri egin zuten proba guztietan lehenengo 10en artean geratuz.
Zorionak eta denboraldi honetan garaipenak lortzen jarraitu!