25 M-KO IGERILEKUA IXTEA ETA 50 M-KO IGERILEKUAREN ORDUTEGIA
Bihartik aurrera, ekainak 1, 25 m-ko igerilekua itxiko da erabat birmoldatzeko. 50 m-ko igerilekua zabalik egongo da astelehenetik igandera, 8:00etatik 21:00etara, ekainaren 11 arte. Behar desberdinei erantzun ahal izateko, 10 kale egokitu dira; hauek informazio-euskarrien bidez antolatu dira igeri egiteko, bainu ludikoko eta igeriketa atalerako kaleak antolatuz. Era berean, bi kaletan pareta banatzaile bat jarriko da, 25 m-ko bi igeri-espazio eskainiz. Ekainaren 11ra arte kaleen banaketa ezagutzeko, sakatu hementxe.
HAURRENTZAKO IGERILEKU LUDIKOA IREKITZEA
Bihartik aurrera (ekainak 1), haurrentzako igerileku ludikoa zabalik egongo da astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:30era.
IGERIKETA TALDERAKO PROBAK
Gaur, maiatzaren 31n eta ekainaren 1 eta 2an, 18:30ean, 50 m-ko igerilekuan, 2021-2022 denboraldiko igeriketa-talderako sarbide-probak egingo dira.
6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat dira. Probak doakoak dira eta ez dakar inolako konpromisorik. Gainera, ekainaren 11 arte (ostirala), probaren egunean gustura egon diren eta gaitasunak erakusten dituzten pertsonek entrenatzen jarraitu ahal izango dute, 2021-2022 denboraldian igeriketa-taldean parte hartu nahi dutela baieztatzeko.
