Amaya KHko Batzarrak, atzo arratsaldean bildurik, Ez-ohiko Batzar Orokor-era deitzea erabaki zuen ekainaren 27rako, COVID 19aren osasun-krisiari buruzko gai guztiak aztertzeko. Era berean, bazkide guztiei dei egiten die Ohiko Batzar Orokor-era, ekainaren 28rako. Batzar horretan, 2019ko balantze sozial eta ekonomikoa eta 2020rako aurrekontuak aztertuko dira.
Gaur egungo egoera dela eta, bi Batzarretara deitzea erabaki da, ahal izan bezain laster, eta bakoitza bere aldetik antolatzea erabaki da, horien iraupena orekatzeko.
Gehienezko edukiera betetzeko, NAHITAEZKOA izango da ALDEZ AURRETIK AKREDITAZIOA EGITEA, bertara sartzeko eta parte hartzeko, eta gainerako baldintzak betetzea COVIDen aurrean (maskara, distantzia soziala…).
Batzar bakoitzaren gai-zerrenda:
EZ OHIKO BATZAR OROKORRAREN DEIALDIA
Indarrean dauden Estatutu Sozialen 48. artikuluaren arabera, AMAYA KIROL HIRIKO lehendakariak BAZKIDEEI EZ-OHIKO BATZAR OROKORRERA deitzen die. Batzar hori ekainaren 27an, larunbatarekin, izango da, egoitza sozialean (Beloso kalea, z/g), goizeko 09:30ean, lehengo deialdian, eta 10:00etan bigarrenean, honako honekin:
EZ OHIKO BATZARRAREN GAI-ZERRENDA
– Lehendakariaren txostena.
– COVID 19aren osasun-krisiaren neurriak.
– Nahitaezko itxieraren balorazio ekonomikoa.
– Apirila, maiatza eta ekaineko mantentze-kuotaren %25eko murrizketa proposatzea eta, hala badagokio, haren onartzea.
– Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko hauteskundeetarako deialdia. Hauteskunde Batzordearen izendapena.
– Galde-eskeak.
Batzarraren edukiera antolatzeko, bertaratze-agiria ekainaren 24an, asteazkenarekin, baino lehen berretsi beharko da.
OHIKO BATZAR OROKORRAREN DEIALDIA
Indarrean dauden Estatutu Sozialen 48. artikuluaren arabera, AMAYA KIROL HIRIKO lehendakariak BAZKIDEEI EZ-OHIKO BATZAR OROKORRERA deitzen du. Batzar hori ekainaren 28an, igandearekin, izango da, egoitza sozialean (Beloso kalea, z/g), goizeko 09:30ean, lehengo deialdian, eta 10:00etan bigarrenean, honako honekin:
OHIKO BATZARRAREN GAI-ZERRENDA
– Lehendakariaren txostena.
– 2019ko jardueren memoria.
-Aurreko ekitaldiaren likidazioa. 2019ko diru-sarrera eta gastu kontuen proposamena eta, hala badagokio, onestea.
– 2020rako jarduera-programa.
– 2020rako mantentze-kuoten proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
– 2020rako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua proposatzea eta, hala badagokio, onartzea.
– Galde-eskeak.
Ohar hau argitaratzen de momentutik aurrera, Amayako bulegoetan eskuragarri egongo da, bazkide guztien eskura, ekainaren 28ko Batzarrean aztertu beharreko gai ekonomikoei buruzko informazioa.
Batzarraren edukiera antolatzeko, bertaratze-agiria ekainaren 25an, ostegunarekin, baino lehen berretsi beharko da.