?ESTATUTUEN GAURKOTZERAKO PROPOSAMENA

?ESTATUTUEN GAURKOTZERAKO PROPOSAMENA

Sep 12, 2019

2016Ko programan agertzen zen bezala, Amaya Kirol Hiriko Zuzendaritza-batzordeak bere bazkideei proposatu nahi die “oraingo Estatutuen gaurkoratzea”, hauek 2007an egin baitziren. Honen helburua Amayaren gaur egungo errealitatera eguneratzea eta 2019ko gizarte karakteristiketara moldatzea da.

Hau dela eta, “gaurkoratze zirriborroa” egin da eta bertan edukiaren funtsezko alderdi asko mantendu egiten dira. Proposatzen dena da honen egitura gaurkoratzea artikuluen baturarekin, idazkeran aldaketa batzuk egitea eta gehitu egiten dira Zuzendaritza-Batzorkeak bazkideei proposatu nahi dien aspektu berriak.

Bazkideen iritzia jakiteko, 20 bazkideekin (10 gizon eta 10 emakume) “Partaidetasun Talde” bat egitea proposatzen da. Talde honetan adirierazgarritasun irizpidea errespetutako da, adina eta generoa kontutan hartuta: 3 bazkide gizon eta 3 bazkide emakume 65 urte gorakoak eta 7 bazkide gizon eta 7 bazkide emakume 18 eta 64 urte bitartekoak.

Parte hartu nahi duten bazkide guztiek izen ematea irailaren 25a baino lehen egin beharko dute bulegoetan, online bidez (izena eman irailaren 24ean jarduera atalean) edota email bidez secretaria@cdamaya.com helbidean.

20 bazkide baino gehiago izena ematen baldin badute, zozketa bitartez aukeratuko dira. Taldea osatzen ez baldin bada, bazkide guztien artean zozketa egingo da.

Parte-hartzaileak bi bileretara etorriko dira, urriaren 1 eta 8an, asteartearekin, 19:30etan Areto Sozialean. Lehenengo bileran, helburuak azaldu, ziriborroa eman eta parte-hartze txanda irekiko da. Bigarren bileran, bazkide bakoitzak bere ekarpenak azalduko ditu, mahai ingurua irekiko da eta behin betiko zirriborroa egingo da.

Urriaren 15ean, asteartearekin, 19:30etan Areto Sozialean bazkide guztientzako bilera egingo da “Gaur hitzegiten dugu…Estatutuei buruz” formatuarekin.

Bazkideen iritzia aldeko baldin bada, estatutuetan azaltzen den bezala, estatutuen gaurkoratzeko proposamena, onartuko da %66ko gehiengo indartzailearekin, horretarako deituko den bileran.