DENOK ELKARTUTA LORTUKO DUGU

DENOK ELKARTUTA LORTUKO DUGU

Apr 30, 2020

DENOK ELKARTUTA LORTUKO DUGU

Pixkanaka, badirudi partidaren amaierara iristen ari garela. Etxean hilabete eta erdi igaro ondoren, gure txikienak egunean ordubete atera daitezke gurasoetako batekin oinez ibiltzera, eta astelehenetik aurrera, gure nagusiek egunero kalean paseatzeko aukera izango dute.

Elkarrekin, hain ezustean aurkeztu zaigun partida gogor eta konplexu hau irabaziko dugu .

Instalazioak itxi zirenetik, Batzordeak astero bilera birtualak egiten ditu, neurri egokiak hartzen saiatuz, Amayaren beharrak bazkideen interesekin orekatuz.

Apirilaren 30eko nobedadeen berri ematen dizuegu:

MAIATZEKO MANTENTZE KUOTAK

Nominak, ERTE-ak edo langabeziagatiko hartukizunak kobratzeko denbora gehiago izateko, mantentze kuotaren igorpena maiatzaren 10era arte luzatuko da.

Gogorarazi nahi dizuegu, kuoten hileko ordainketetan hobekuntza parekagarria islatzeko, egoera horrek dirauen bitartean, mantentze kuoten %75 kobratuko dugula. Gainerako %25 atzeratuta geratuko da, harik eta, Estatutuek eskatzen duten bezala, horretarako deitzen den lehenengo Batzarrak erabakitzen duen arte geroratutako zenbatekoekin zer egin.

Maiatzan, kuotaren %50 bakarrik kobratuko da, eta beste %50 atzeratuko da, apirilean atzeratu ez zen %25 konpentsatzeko. Neurri hori kirol bazkideei ere aplikatuko zaie. Batzarrak, azkenean, kuoten aldi baterako murrizketa hori behin betiko onartzea erabakiko balu, urteko kuota ordaindu duten bazkideei itzuliko litzaieke hainbanaketa bidez.

ELKARTASUNA

Aurreratu dugun bezala, Batzar Orokor Berezian Batzarrak bazkideen onespenera jarriko du behar sozialei erantzuteko neurri bat. Une hori iritsi arte, arazo ekonomikoak dituzten bazkide guztiei pertsonalki laguntzen jarraituko dugu, beren ahalbideei egokitutako konponbidea lortzeko, inork Amaya egoera horrengatik utzi beharrik izan ez dezan.
MANTENTZE-LANEN PLANA

Mantentze-taldeak plan zehatza prestatu du instalazioak berriz ireki aurretik egokitzeko. Gogo handia dugu normaltasunera itzultzeko eta gure langile guztiak beren eginkizunetara itzultzeko. Denbora horretan lehentasunezko lanak egin dira: lorezaintza (plataneroen tratamendua, soropila, heskaiak, etab.), pintura (eraikin nagusiaren fatxada, gimnasioa eta eremu komunak), 25 metroko igerilekuko ura aldatu eta udako igerilekuetako lanak aurreratu dira, besteak beste. Berriro ireki aurretik squash pistak jarriko dira.

Instalazioen bi arduradunei eskerrak eman nahi dizkiegu, instalazio handi bat modu eraginkorrean zaintzen ari baitira.

COVID-19 KONTINGENTZIA-PLANA

Kontingentzia-plan bat prestatzen ari gara, non erakunde publikoek osasun-arloan ezartzen dizkiguten jarraibideei lotuko duguna. Gure erakundeak gune segurua izan behar du gure bazkideen osasun fisiko eta mentala hobetuko duen kirol eta entretenimendu jarduerak egiteko.

KIROL SEKTOREAREN SUSPERTZEA

Aedona eta Acedyr-en bitartez, tokiko eta estatuko administrazioari ekonomia eta gizartea suspertzeko eskaerak egin zaizkio.

ILEAPAINDEGI, MASAJE ETA FISIOTERAPIA ZERBITZUAK

Gobernuak ezarritako Fasekako eskala-galtzearen ondorioz, datorren maiatzaren 4tik aurrerak, astelehenarekin, ile-apainketako (Blanca:696826543), masajeko (Idoia: 649224160) eta fisioterapiako (Miguel: 677157060) zerbitzuetan bazkideek hitzordua eskatzeko aukera izango dute. Osasun prebentziorako baldintzak uneoro gordeko dira.

UDAKO PLANGINTZA

Administrazioarekin harremanetan gaude, ahalik eta azkarren berrirekitze-data jakiteko. Normaltasunera itzultzea progresiboa eta mailakatua izanen da. Egoera posible guztiak kontuan hartuta uda planifikatzen ari gara.

Os pedimos que atendáis las indicaciones de las autoridades sanitarias y deseamos veros en el menor tiempo posible.

Osasun-agintarien jarraibideei kasu egiteko eskatzen dizuegu, ahalik eta lasterren ikusi nahi baitzaituztegu.