BADAGO ZURE LAGUN EDO SENITARTEKOEN ARTEAN AMAYAKO BAZKIDEA IZAN NAHI DUEN NORBAIT?

BADAGO ZURE LAGUN EDO SENITARTEKOEN ARTEAN AMAYAKO BAZKIDEA IZAN NAHI DUEN NORBAIT?

Jan 16, 2018

 

KONTAIOZU URRE ZILAR ETA BRONTZEZKO ZOZKETEI BURUZ

Amayako bazkide izan nahi luken lagun edo senitartekoren bat bald¡n  baduzu, berri hau interesgarria duzu. Oraindik garaiz da Amaya Kirol Hiriaz bene-benetan gozatzeko.

Harentzat errazago izan dadin Urre, Zilar eta Brontze sustapenak eskaintzen dizkizugu, guretarikoa izan zaitezen  abantaila handiko prezioan. Horretarako gure Web orrian izena ematen badu, zozketa atalean, otsailak 16a baino lehen, gure urrezko 50 sustapenetariko bat lor dezake eta horrela bere  hasierako kuota 650 eurokoa liteke. Martxoan Zilarreko sustapenekin jarraituko dugu, honek 750 euroko hasierako kuota eskaintzen dio eta apirilan brontzeko sustapenak berriz 850 euroko hasierako kuota. Lehenengo zozketa otsailaren 16an izango da eta emaitzak web orrian argitaratuz gain, zorionekoei zuzenean abisatuko zaie. Behin izen ematearekin nahikoa da zozketa guztietan parte hartzeko.

 PARTE HARTU!

 HEMENTXE kontsultatu zozketen argibideak.

 

Diamante aukera ezkonberrietarako eta izatezko bikote berrientzat

Familiak eta etorkizuneko familiak ere oso garrantzitsuak dira gure kluberako.

Urte honetan ezkontzen diren bazkideak edo  izatezko bikote berri inskribatzen direnak bere bikotea bazkide egiteko aukera dute Diamante aukeraz gozatuz.

Era honetan  zuzenean  eta zozketarik gabe, sarrera-kuota 200 euroko soilik izango da ezkontza edo inskribapenaren hilabetean edo hurrengoan. Bigarren hilabetetik aurrera 100 € areagotuko ditu hurrengo sei hilabeteetara arte datatik pasatzen duen hilabete bakoitzeko.

Edozein zalantza edo informazio gehigarriak klubaren bulegoetan eska daiteke.