Noticias

AURRERA JARRAITZEN DUGU

May 20, 2020

1. Faseko bigarren asteari ilusio eta konpromiso berarekin ekin diogu.
Lehenengo astean, gure bazkideek eskura ditugun instalazioetan berriro kirola egiteko duten gogoa berresten genituen. Horrek ez du osasun-arauak betetzeko lasaitasuna ekarriko, eta une honetan behar diren neurriak mantenduko ditugu.

Gure bazkideen konpromisoa eta erantzukizuna eskertu nahi ditugu, osasun agintariek agintzen dizkiguten baldintzak betetzeko, instalazioen erabilera egokituz eta hitzordua bermatuz.
Web-orrian atal bat prestatu dugu. Bertan, 1.faseko gai garrantzitsuen berri ematen dugu: egin daitezkeen kirolak, erreserba-baldintzak, araudia eta higiene-baldintz asanitarioak: https://view.genial.ly/5eb899b78c034e0d162d83c0.
Pasatu berri den astean zehar bost padel pista ireki genituen, lau tenis pista, patindromoa, beisbol zelaia, frontoiak eta patinajeko kanpoko pista.

BOEren 41.5 artikulua betetzeko. maiatzaren 9tik aurrera, instalazio horiek erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu izan behar da; beraz, erreserba-ordua bukatzean, ezin da instalazioan geratu.
Behar berriei erantzun ahal izateko, mantentze lanetako sei langile, garbiketako bi eta harrera-lekuko beste lau lanean hasi dira. Deseskaladaren faseetan aurrera egin ahala, gainerako langileak ere lanean hasiko dira.

NAHITAEZKO MASKARAREN ERABILTZEA SARBIDEETAN ETA PASAGUNEETAN
Bihartik aurrera (osteguna), maskara nahitaez erabili beharko dute sei urtetik gorako pertsonek eremu publikoan, aire zabaleko guneetan, erabilera publikoko edozein espazio itxitan edo jendearentzat irekita dagoen edozein gunetan, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-distantzia gutxienez bi metrokoa izatea. Modu berean erabiltzea gomendagarria izango da ere hiru urtetik bost urtera bitarteko haurrentzako.

Amayan beteko dela bermatzeko, bihartik aurrera (osteguna) nahitaezkoa izanen da erabilera instalazioetan sartzeko eta haietatik igarotzeko. Maskararen erabilera ez da nahitaezkoa izanen bi metroko segurtasun tartea bermatzen duten kirol eta aisi instalazioetan.

2. FASEA PRESTATZEA
Nafarroa maiatzaren 25ean 2. fasean sartuko dela aurreikusita, etorkizuneko instalazioak egokitzeko neurriak hartzen ari gara, maiatzaren 16ko BOEaren arabera baimendutako irekierarekin.
Araudi ofizialaren arabera, kirol instalazio estaliak ireki ahal izango dira, kasu honetan 50 eta 25 metroko igerileku estaliak (igerilari bakarra kale bakoitzeko), aldagelak (dutxak izan ezik), squash pistak, 1 frontoia, 3 eta 7 padel pistak eta 5 eta 6 tenis pistak. Solariuma aldez aurretik hitzorduarekin erreserbatzeko modua lantzen ari gara, administrazioak ezartzen dizkigun baldintzekin (dutxarik gabe eta hamakak desinfektatuta), eta berdegunea. Haur-parkeak eta ostalaritza zerbitzuak itxita jarraituko dute.
2. faserako sarrera berresten den momentuan, erreserba txandak aldez aurreko hitzorduaren bidez jakinaraziko dira, desinfekzioa eta garbiketa bermatuz eta osasun araudia betez.

BESTE GAI INTERESGARRIAK
Bazkideentzat interesgarriak diren beste berrikuntza batzuen berri ematen dugu:
Jardueren kuotak, jarduera anitzeko bonua eta kirol eskolak
Ekaineko lehengo astean, bazkideek aurreratutako ordainketen bigarren zatia itzuliko da, zenbatekoak maiatzaren 1etik ekainaren 15era hainbanatuz. Lehiaketekin jarraitzearen edo etetearen kontura eta berriz irekitzen diren egunean arabera, lehiaketa taldeak erregularizatuko dira.

Udako denboraldirako prestaketak

– Udaleku ludikoak udan
Familien bateragarritasuna errazteko, udaleku ludikoak antolatzen ari gara, bizi dugun egoerara egokituak eta administrazio publikoek helarazten dizkiguten errekerimenduei lotuak. Laster honen berri emango dizuegu.

– Udarako errefortzuko langileak
Udako kanpaina dela eta, adinez nagusi diren bazkide guztiei datorren udarako (ekainaren 15etik irailaren 13ra) behar diren lan-plazak eskuratzeko aukera eskaintzen zaie. Mantentze, garbiketa eta bazkidearen arreta lanetan lan egiteko gogoa duen jende dinamikoa bilatzen da. Halaber, begiraleak behar dira udaleku ludikoetarako eta osasun araudia betetzen dela gainbegiratzeko. Interesdunek maiatzaren 29a baino lehen bidali behar dute curriculuma secretaria@cdamaya.com helbidera.

– Zilarrezko zozketa
Bazkide berriak lortzeko kanpainari berriro ekiteko, urtero izaten diren bajak orekatzeko beharrezkoa baita, ekainaren 3an zilar aukeraren zozketa egingo da, prezio murriztuan (750 euro) bazkide egiteko. Gure webgunean 18 urte gorako pertsona interesdunek (bazkideak eta ez bazkideak) izena eman beharko dute (lotura honetan sakatuz: ZOZKETAN PARTE HARTZEA) alde batetik eta bestetik bada bazkideentzako beste zozketa bat, non 18 urte gorako bazkide guztiak sartzen dira zozketan, aldez aurretik izena eman gabe.
Saria izenduna izango da bazkide ez direnen kasuan eta bazkideen sarietan bazkideek nori lagatzen dioten jakinarazi beharko digute.