ARMAIRUAK LEKUZ ALDATZEA: TRESNAK BILTZEA
Azaroaren 2tik (asteazkena) 7ra (astelehena), fenoliko koloredunen eta fenoliko berdeen armairuak eraikin berrira eramango dira eta epe horretan ezin izango dira erabili.
Mota horretako armairuak dituzten pertsona guztiei azaroaren 2a (asteazkena) baino lehen, lekualdatzeko orduan kaltetu daitezkeen tresnak aldi baterako kentzeko eskatzen zaie.
Antzinako armairu metalikoak dituzten bazkideei eraikin berriaren lehen solairuko korridorean jarritako armairu berri bat esleitu zaie, altuera eta dimentsio berekoa. Azaroaren 7tik aurrera, bulegoetatik pasa ahal izango dira leihatila berriko giltzak jasotzera.