Bihar, azaroak 11 asteazkena, deitutako greba orokorra dela eta, Amaya Kirol Hiriko hainbat zerbitzutan eragina izan daiteke.
Langileek greba egiteko duten eskubidea errespetatuz, instalazioetara sartzeko eta instalazioetatik irteteko kontrola bermatuko da. Horretarako, Amaya Kirol Hiriko langile batzuek egingo dute lan hori, noizean behin eginkizun horiek betetzen baitituzte. Langile horiek sarrera-irteeren kontrolaz soilik arduratuko dira, eta ezingo dute harrerako lanpostuari dagozkion beste inolako eginkizunik bete.
Jarraian, une honetan dugun informazioaren arabera, eragina izango dutela dakigun zerbitzuak zehazten ditugu. Hala ere, ez da baztertzen bihar gorabehera berriak sortzea edo beste zerbitzu batzuei ere eragitea.
– ZUZENDUTAKO JARDUERAK ETA JARDUERA ANITZEKO BONUA:
. 09:00 – Training Dance (Stretching), HIIT eta TBF (Total Body Fit).
. 10:00 – Zumba, Aquagym, Core eta Gimnasia senior.
. 10:30 – TRX.
. 11:00 – Latinos, Gimnasia para mayores de 60 años, Gimnasia de mantenimiento eta Aquagym.
. 12:00 – Estiramientos.
. 17:00 eta 18:00 – Training Dance (Stretching).
. 19:00 – Ballet Fit.
. 19:30 – Gimnasia de mantenimiento.
. 20:00 – Movilidad con aromaterapia.
– IGERILEKUAK:
25 metroko igerilekua, jardueren igerilekua eta spa-balnearioa itxita egongo dira 08:00etatik 17:30era eta 18:30etik 19:00etara.
50 metroko igerilekua itxita egongo da 16:00etatik 17:30era eta 20:00etatik 21:00etara.
– ZERBITZUAK:
Ludoteka eta liburutegi zerbitzuak itxita egongo dira ordutegi osoan. Era berean, ez da gimnasioko monitore zerbitzurik egongo egun osoan, baina gimnasioa normaltasunez erabili ahal izango da. Bestalde, bulegoa itxita egongo da arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 19:15era.
GREBA OROKORRA
