ERAIKIN BERRIAREN ORDUTEGIA IGANDE ETA JAIEGUNETAN, NEGUKO DENBORALDIAN
Antolaketa-arrazoiak direla eta, bertan behera uzten da 25 metroko igerilekuaren ordutegia, jarduera-ontzia eta spa bainuetxea igande eta jaiegunetan.
Ondorioz, 2026ko martxoaren 22a baino lehen ezarritako ordutegiari ekin zaio berriro, 20:00ak arte.
UDA HONETAN AMAYAN LAN EGIN
Udako kanpaina dela eta, bazkideei mantentze lanetan, sorospena, garbiketan eta zerbitzuan lan egitea eskaintzen zaie.
Interesa dutenek maiatzaren 1a baino lehen bidali dezakete curriculuma helbide elektroniko honetara: rrhh@cdamaya.com
HAUR PARKEAREN HOBEKUNTZA
Apirilaren 13tik 26ra bitartean haur parkean hobekuntza lanak egingo dira; batez ere, egurrezko eta material fenolikozko elementuak lixatu eta margotzea izango da helburua.
Era berean, behar duten elementuak konponduko dira, hala nola mekanismoak, egurrezko piezak, erabileraren ondorioz kaltetutako zoladura, torlojuak eta apaingarriak, besteak beste.
Hori dela eta, epe horretan haur parkea itxita egongo da eta ezin izango da erabili.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.

DEIALDIA: OHIKO BATZAR OROKORRA
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
ARGAZKIEN BERRITZEA TXARTELA EGUNERATZEKO
Amaya K.H-tik jakinarazi dute txartel askok ez dutela argazkia eguneratuta. Hori dela eta, zuen txarteletako argazkiak egiaztatzera gonbidatzen zaituztegu, eta beharrezkoa bada eguneratzea, mezu elektroniko bidez bidali dezakezue honako helbidera: recepcion@cdamaya.com, izen-abizenak eta bazkide zenbakia adieraziz.
JARDUERA BIRTUALAK
Gogorarazten dizuegu bi aretoetara sartzeko beharrezkoa dela aldez aurretik erreserba egitea app-aren bidez, sartuko den 16 urtetik gorako bazkidearen profiletik. Sistemak erreserbaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik sartzeko aukera emango du. Gainera, materiala erabilera bakoitzean zaindu eta ondoren jaso egin behar da.
– Spinning:
Apirilaren 13tik 19ra plangintza ezagutzeko klikatu hemen.
– Jarduera anitzeko gela:
Apirilaren 13tik 19ra plangintza ezagutzeko klikatu hemen.
ZERBITZUAK
– Ludoteka:
Asteartean, apirilaren 14an, ohi bezala, tailer bat egingo da. Bertaratzeko, beharrezkoa izango da haurraren erabiltzailearekin online izena ematea (3 urtetik 12 urtera). Ludotekaren ohiko funtzionamenduan bezala, begiralearen ikuskaritzapean dauden haurrentzako prezioa 1,50 €/ ordu da.
Heldu batekin joaten diren adingabeek ez dute ezer ordainduko.
– Ostalaritza:
Neguko eskaintza gastronomikoa ezagutzeko, egin klik hemen.
Aprobetxatu eta erreserbatu zure jaunartze menua.
Erreserbak telefonoz edo WhatsApp bidez egin daitezke 650 585 301 zenbakian, edo esteka honen bidez: wa.me/message/2GGH5WCADXGTL1
Menu desberdinak ere kontsulta ditzakezu gure WhatsAppeko katalogoan: wa.me/c/34650585301
GAUR, ZERTAZ ARI GARA? KALISTENIA INSTALATZEA ETA JARDUERA ARETOETAN HOBEKUNTZAK EGITEA
Apirilaren 22an, asteazkena, Areto Sozialean, 19:00etan, bazkideek Batzarrarekin agringo dituzten topaketei ekingo zaie berriro, intereseko eta gaurkotasuneko gaiak lantzeko. Kasu honetan, datozen hilabeteetan gauzatzeko planifikatu diren bi jarduera berri aurkeztuko dira: kalistenia instalatzea eta kirol jardueren aretoetan hobekuntzak egitea.
Ezinbestekoa ez bada ere, aldez aurretik izena ematea eskertzen da apirilaren 17a baino lehen, App bidez.
Emandako iritzi eta hobekuntzak jasoko dira. Etortzera animatzen zaituztegu!
