UDAKO ANTOLAKETA
Gaurtik aurrera, uztailak 15, asteartea, Amaya Furgo, gimnasioko aretoko monitoreak, ohe elastikoa, aisialdiko monitoreak eta liburutegia martxan jarriko dira. Uretako instalazio guztiak ere eskuragarri daude dagoeneko. Era berean, bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 16:00etara izango da.
Uda antolaketa gogoratzeko hemen klikatu.
UDAKO AGENDA
– Asteartea, uztailaren 15a:
Mahai-jokoak (Discover Bricks) urtebetetze-gelan. 4 urtetik aurrera. Beharrezkoa da aplikazioan bazkidearen profila erabiliz (4-14 urte), telefonoz edo harreran erreserba egitea.
– Asteazkena, uztailaren 16a:
Paddle Surf saioak 17:00etan eta 18:00etan, beisbol zelaiaren eremuko ibai ondoan dagoen kaian.
Beharrezkoa da aplikazioan 6 urtetik gorako bazkide baten profila erabiliz erreserbatzea.
6 urtetik gorako bazkideei zuzenduta, eta beste bazkide batekin joan daitezke betiere bien adina berdina edo handiagoa bada, eta biak igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da. Jada bikotea baduzu, bikoteko pertsona batek bakarrik egin behar du izen-ematea.
– Osteguna, uztailaren 17a:
Uda-ko zinea: «Canta» 21:00etan 1. frontoian.

OSTALARITZA
– Txiringitua:
Uztailaren 19tik (larunbata) abuztuaren 31ra arte, astelehenetik igandera, 12:00etatik 19:30etara martxan egongo da ibai ertzeko uda txiringitua.
Edariak, aperitiboak, kafea, frijituak eta abar eskainiko dira.
– Self Service:
Uztailaren 19tik (larunbata) abuztuaren 31ra arte erabilgarri egongo da self service zerbitzua, gizarte-aretoaren alboan dagoen jatetxean. Ordutegia: larunbat, igande eta jaiegunetan 13:30etik 16:00etara.
Hiru txanda egongo dira: 13:30etik 14:30era, 14:30etik 15:30era eta 15:30etik 16:30era (16:00etan janaria zerbitzatzeari utziko zaio). Prezioa 14,90 € da, bi plater eta postrearekin. Edariak ez daude barne.
Txartelak uda terrazan jaso behar dira.
SPINNING BIRTUALA
Datorren asteko planifikazioa ezagutzeko hemen klikatu.
ARGAZKI LEHIAKETA
Gaia: udarekin lotutako edozein gai, Amaya Kirol Hirian. Lanen kalitate teknikoa, jatorrizkotasuna eta sormena baloratuko dira. Bazkide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, eta abuztuaren 1era arte (12:00ak arte) bidali beharko dira posta elektronikoz helbide honetara: info@cdamaya.com. Irudiak bertikalak eta JPG formatuan izan beharko dira, 300 DPI-rekin eta gutxieneko neurria 1600 x 1200 pixel (13,55 cm x 10,16 cm), gutxienez 3 MB eta gehienez 4 MB pisuarekin. Irudi fitxategian lanaren izenburua agertuko da eta Word dokumentu batean lanen izenak, egilearen izen-abizenak, NANa, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Abuztuaren 9an, 20:30etan uda terrazan sari banaketa egingo da. Lan irabazlea 2026ko uda aldizkariaren azala izango da eta Instax Mini 12 kamera (auto-espokizioa eta selfie lentea barne, Pastel Blue) eta pelikula pack bat irabaziko ditu. Bigarren geratzen den lana 2026ko uda gida-liburuaren azala izango da.
ARAUAK BETETZEA
Gogoan izan arropa, bainujantzia eta abar aldatu behar direla nahitaez horretarako esleitutako aldageletan. Era berean, berdeguneetan topless egitea baimenduta dago, betiere pertsona eserita edo etzanda badago. Eraikin nagusiaren gainean dagoen terraza-solariuma eguzkia hartzeko baino ez da, eta topless egitea ere baimenduta dago.
