GAURKOTASUNA AZAROAREN 24AN

GAURKOTASUNA AZAROAREN 24AN

Nov 24, 2023

ASTEBURUKO AGENDA
– Kirol-lehiaketak:

Seinalamenduak ezagutzeko klikatu hemen.
-Antzerkia: “Las ciudades invisibles”

Bihar, larunbata, 18:00etan, 0 aretoan, Manu Aliaga titiriteroa “Las ciudades invisibles” izeneko paper eta txotxongiloen antzezlanaren protagonista izango da. Italo Calvinoren ipuinak jaiotzaren mendeurrenean.

PATINODROMOKO ETA FUTBOL ZELAIKO ARGIZTAPENA
Hainbat bazkidek eskatuta, Batzarrak prezio bat ezartzea erabaki du patinodromoa eta futbol-zelaia argiztatzeko, entrenamenduak eta/edo lehiaketak egiten ez diren orduetan. 14 urtetik gorako bazkideek argiztapena piztea eskatu ahal izango dute harreran, ordubetez, honako prezio hauekin: futbito osoko pista (2 €), futbito pista erdia (1,50 €), 11 futbol zelaia (5 €) eta 8 futbol zelaia (3 €).

OSTALARITZA
Karta ezagutzeko sakatu hemen.
Menua ezagutzeko sakatu hemen.
Errege-erreginen menua ezagutzeko sakatu hemen.

BILKETA SOLIDARIOA
Egin bat AFANIS GKEaren ekimen solidarioarekin, eguzkitako betaurrekoak biltzen, saharar errefuxiatuei bidaltzeko.
Harreran kutxa batean erabiliko ez dituzun eguzkitako betaurrekoak utziz lagundu diezagukezu, azaroaren 30a baino lehen.
Eskerrik asko laguntzeagatik!

KIROL LORPENAK
-Masterra:

Denboraldia hasi da eta gure igerilariak gogotsu hasi dira!
Joan den igandean, hilak 19, Nafarroako II. Master Txapelketako lehen jardunaldia ospatu zen Anaitasunan, errekor batekin: Nafarroako 9 klubetako 109 igerilari. Igerilari horietako 15 gure klubekoak izan ziren eta sailkapen bateratuan hirugarren postua lortu zuten.
Eskerrak eman nahi dizkiegu denei, eta bereziki Damian Bernacheari eta Robert Hernandezi, taldearekin bat egin eta lehiatzera animatu direlako.
Zorte on denboraldi honetarako!