2022-2023 NEGUKO DENBORALDIAREN ANTOLAKETA
Irailaren 12an, astelehena, neguko denboraldia hasiko da. Informazio garrantzitsuena ezagutzeko sakatu hemen.
2022-2023 NEGUKO JARDUERAK ETA BONUAK
Aretoko jarduerak eta jarduera anitzeko bonuak irailaren 19an hasten dira eta ur jarduerak urriaren 3an.
ALDAGELA NAGUSIETAKO ZOLADURA BERRITZEA
Irailaren 12tik 18ra, aldagela orokorrak itxita egongo dira zoruko zoladura osoa berritzeko.
Igerileku olinpikoko aldagelak 8:00etatik 22:00etara irekita egongo dira eta futbol-zelaiko harmailen azpiko aldagelak 10:00etatik 22:00etara. Larunbatean, hilak 17, eta igandean, hilak 18, 2. eta 3. harmailen azpiko aldagelak 16:00ak arte itxita egongo dira.
ERAIKIN BERRIAREN ONDOKO APARKALEKUA ASFALTATZEA
Irailaren 14an eraikin berriaren ondoko aparkalekua asfaltatuko da eta horren ondorioz, aparkatu ezin izango da.
Era berean, irailaren 19an berriz margotuko da.
ZUHAITZ GUZTIAK BERRIKUSTEA
Mantentze-lanetako taldeak zuhaitzen egoera aldizka ikuskatzen duen arren, joan den asteartean makal baten adar handi bat hautsi zen eta bi bazkide eta hiru adingabe jo zituen. Enpresa espezialista bati zuhaitz guztien berrikuspen xehatua egiteko eskatu zaio, aurreko aldietan egin den bezala.
