ASTEBURUKO AGENDA
– Zinema familiarra: 101 Dálmatas
Bihar 18:00etan, 0. aretoan, “101 Dálmatas” filmaz gozatu ahal izango da.
– Beisbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Futbola:
Seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
KIROL LORPENAK
– Irristaketa:
Irristaketa taldeak berriro bere sasoi bikaina erakutsi du eta arrakasta handia lortu du pasa den asteburuan Txantrea KKE pistan ospatu zen 2022ko Nafarroako Pista Txapelketan.
Guztira, gure taldeak 48 domina lortu zituen (16 urrezkoak, 16 zilarrezkoak eta 16 brontzezkoak) jokatutako 132 dominetatik, arrakasta eta errekorra talde gorriaren historian.
50 irristalari inguruk parte hartu zuten, kimu kategoriatik (12 urte) senior kategoriara (18 urtetik gorakoak).
Nabarmendu behar da, proba nazionalean AMAYA KHren ordezkaritza berriz ere oso nabarmena izango dela.
MARTXOKO URRE AUKERAKO SARIDUNAK
Gaur goizean martxoko urre aukeraren zozketa egin da. Saridunak kontsultatzeko sakatu hemen.
SOS UKRAINIA KLUSTERRAREKIN KOLABORATZEN DU
AEDONA eta gure elkarteko klubek SOS Ukrania Klusterrarekin bat egiten dugu, Ukranian bizitzen ari den gatazka belikoaren ondorioz kaltetuak diren pertsonei laguntzeko. Ukraniako Alas Elkarteak eta Berehynia elkarteak bultzatu dute ekimena, Iruñeko Udalaren eta hainbat erakunde ofizialen laguntzarekin.
Nafarroako gizarteak egindako dohaintzak, materialak zein ekonomikoak, kanal bakar batean bideratzea da helburua; herrialdean eta inguruetan harremanetarako ireki den bide baten bidez.
Horretarako, Nafarroa osoan zehar 52 bilketa-gune prestatu dira (Guardia Zibilaren Kuartelak, Hiper Eroski, DYA Navarra, Iruñeko Udal Merkatuak eta Nafarroako Polizia Nazionala) eta baita dohaintza ekonomikoak egiteko bide bat ere, etengabeko babesa izateko helburuarekin.
Une gogor hauetan, laguntza guztia gutxi dela badakigu. Hori dela eta, AEDONAtik gure bazkideak eta Nafarroako herritar guztiak elkarrekin lan egitera animatu nahi ditugu, Ukraniako persona guztiei laguntzeko.
Informazio gehiago www.aedona.es edo www.clustersosucrania.es webgunean.

