AGENDA KULTURALA
– Antzerkia Manu Aliagarekin:
Bihar, larunbata, hilak 29, 18:00etan 0.aretoan, Manu Aliaga titiriteroak “Adorables monstruos” antzezlana egingo du.
– Zinema familiarra euskaraz:
Igandean, hilak 30, 18:00etan 0.aretoan, euskarazko Grufaloa filma proiektatuko da.
Antzerkian zein zineman, osasun-prebentzioari buruzko araudia une oro beteko da: maskara, distantziak eta aireztapena. Araudiak ez du baimentzen janaria eta edaria kontsumitzea.
– Futbola:
Futboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.
– Squash:
Urtarrilaren 14, 15 eta 16an, Europako Beteranoen Ligako Portugalgo Squash Masterra ospatu zen, COVID-19ak bi urtez eten ondoren.
Gure jokalariek, Rosa Andrés eta Liam Kane Oporto hirira joan ziren Masterrean parte hartzera. Bertan 18 herrialdetako jokalari bildu ziren.
Rosa Andrések + 50 kategorian txapelduna izan zen, joko bakar bat ere galdu gabe. Finalerdietan Elisabeth Keilmann alemaniarraren aurka irabazi zuen eta finalean Blanca Cobos Daniel frantziarrari.
Liam Kanek seigarren postua eskuratu zuen + 55 kategorian Olivier Collignon frantziarraren aurka partida oso estua jokatu ondoren.

– Waterpolo:
Larunbatean, urtarrilaren 29an, 19:30tan C.D. Waterpolo Navarra – C.N.Barcelona partida jokatuko da. Hori dela eta, 50 m-ko igerilekua 18:00etan itxiko da, instalazioa prestatzeko.
OSTALARITZA
Ostalaritza zerbitzuaren asteburuko menua eta iradokizunak ezagutzeko sakatu hemen.
Gogorarazten dizuegu askotariko ogitartekoak, konboak, plater konbinatuak eta gure behi-hanburgesa bereziak ditugula.
JARDUERAK
Bungee Workout jarduera ordutegia zabaldu du, astelehen eta asteazkenetan, 12:00etatik 13:00etara. Interesatzen bazaizue, izena eman dezakezue Appean, bazkide interesdunaren erabiltzailearekin, otsailaren 4ra arte, ostirala. Aurrera atera dadin, 11 pertsonek izena eman behar dute.
Body tonic jarduera, astelehenetan eta asteazkenetan ordu erdi aurreratzen da, 20:00etatik 21:00etara izango da.
EZOHIKO BATZAR NAGUSIA
Gogorarazten dizuegu datorren larunbatean, otsailaren 12an, goizeko 9:30etan (lehen deialdia) eta 10:00etan (bigarren deialdia) 2022rako inbertsioak finantzatzeko aurrekontua bazkideei aurkeztuko zaie, onar dezaten:
– Futbol zelaiko harmailen azpiko komun eta harraskak birmoldatzea.
– Rokodromoa: Boulder eta horma bertikala.
– Eraikin berriaren ondoko kanpoko aparkalekua urbanizatzea.
– Ibaiaren sarbidea eta sarrerako atea eta inguruko itxituraren zati bat finkatu eta hobetzea.
– Sarrerako atondoa birmoldatzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
