GAURKOTASUNA URTARRILAREN 14AN

GAURKOTASUNA URTARRILAREN 14AN

Jan 14, 2022

ASTEBURUKO AGENDA
– Zinema familiarra: Annie

Bihar, larunbata, hilak 15, Annie filmaz gozatzeko aukera izango da, 18:00etan, 1.aretoan.
Osasun-prebentzioari buruzko araudia une oro beteko da: maskara, distantziak eta aireztapena. Araudiak ez du baimentzen janaria eta edaria kontsumitzea.

– Futbola:
Futboleko seinalamenduak ezagutzeko sakatu hemen.

– Igeriketa:
Bihar, larunbata, banakako Nafarroako Ligako 2. jardunaldia ospatuko da Arenasen (Tutera). Lehenengo saioa 10:00etan hasiko da eta bigarrena 17:00etan. Absolutu, junior eta haur mailako 44 igerilarik joango dira.

– Waterpolo:
Larunbatean, urtarrilaren 15ean, 19:30tan C.D. Waterpolo Navarra – C.N.Echeyde partida jokatuko da. Hori dela eta, 50 m-ko igerilekua 18:00etan itxiko da, instalazioa prestatzeko.

BUNGEE WORKOUT
Zirku-tekniketan oinarritutako jarduera, parte-hartzaileak arnes batetik zintzilikatzen dira eta ariketak modu intentsiboan egiten dituzte.

Jarduera hau ezagutu nahi dutenentzat proba saioak antolatuko dira urtarrilaren 22an eta 29an, 11:00etan.

Erresistentzia desberdinak dituzten arnes horiek bazkidearen pisuarekin lotuta daude. Praktika egokia egiteko, behar duzun arnesaren kolorea adierazi behar da:
GORRIA (6): 40-55 kg
BERDEA (8): 55- 70 kg
ZURIA (3): 70- 85 kg
BELTZA (1): 85- 100 kg
*Kolore bakoitzaren ondoan erresistentzia horretako arnes kopurua adierazten da.

App-tik izena eman daiteke, interesdunaren profilarekin, edo harreran. Eskaerak egiteko epea urtarrilaren 19ra arte, asteazkena, edo plazak bete arte izango da.

Izena ematen dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute info@cdamaya.com helbidera, pertsona bakoitzaren pisuari dagokion Bungee kolorearekin.