GAURKOTASUNA ABENDUAREN 29AN

GAURKOTASUNA ABENDUAREN 29AN

Dec 29, 2021

IGERILEKU OLINPIKOKO IREKIERA
Bihartik aurrera (abenduak 30) igerileku olinpikoa ohiko ordutegian erabili ahal izango da: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara. Larunbatetan 8:00etatik 19:30era. Igande eta jaiegunetan 8:00etatik 14:00etara.
Gimnasioa osorik erabili ahal izan arte, Club Natación-en, Arrotxapea KKEren eta CD Larrainaren lankidetza mantentzen da. Ordutegiak ikusteko sakatu hemen.

UHOLDEARENGATIK GOZATU EZ DIREN JARDUEREN BERRESKURAPENA
Igeriketa eskolako ikastaroak eta aquagym eskolak ekaineko lehen bi asteetan berreskuratuko dira. Era berean, tenis eskolako klaseak ekainaren 17an bukatuko dira eta padel eskolakoak, berriz, ekainaren 24an.

2021ko LAGUN SARRERAK
Uholdea dela eta, erabiltzeko epea 2022ko otsailaren 6 ra arte luzatzen da.

AGENDA KULTURALA
Agenda kulturalari eusten zaio, osasun-prebentzioari buruzko araudia betez: maskara, distantziak eta aireztapena.
Bihar osteguna, 18:00etan, “El Grinch” filmaz gozatu ahal izango da 0 aretoan. Edukiera eta pertsonen arteko distantziak kontrolatzeko, app-aren bidez izena eman beharko da, bertaratutako pertsona bakoitzaren profilarekin.
Araudiak ez du baimentzen janaria eta edaria kontsumitzea.

COVID-19AREN AURKAKO PREBENTZIO NEURRIEN APLIKAZIOA: “COVID-19ko Ziurtagiria” gimnasioan, kirol-jardueren aretoetan eta Txokoan.
63/2021 Foru Agindua aplikatuz, bihartik (abenduak 30) 2022ko urtarrilaren 14ra arte (osteguna), gimnasiora, espazio itxietan zuzendutako gorputz- eta kirol-jarduera batera (antolatutako lehiaketetako kirol-entrenamenduak izan ezik), eta Txokora joaten diren 12 urteko eta gehiagoko pertsona guztiek osasun-zerbitzu publiko batek edo Osasun Sailak baimendutako zentro batek emandako ziurtagiri bat (euskarri digitala edo papera) aurkeztu beharko dute, inguruabar hauek egiaztatzen dituena:
– Titularrari COVID-19aren aurkako txertaketa-jarraibide osoa eman zaiola, baimendutako txertoren batena (txertaketa-ziurtagiria).
– Titularrak COVID-19ari buruzko proba diagnostiko negatiboa duela, azken 72 orduetan RT-PCR proben kasuan eta azken 48 orduetan antigenoen testen kasuan (proba diagnostikoaren ziurtagiria). Ez dira baliozkoak izango autotest bidez egindako probak edo farmazia-bulegoetako profesionalek egindakoak.
– Titularra COVID-19tik errekuperatu dela azken sei hilabeteetan, emaitza positibo baten ondoren eta agintaritza eskudunak baliozko proba diagnostiko baten bidez lortu du (errekuperazio-ziurtagiria).

Gimnasioa
COVID-19ko Ziurtagiria aretoko langileei aurkeztu beharko zaie gimnasioko sarreran. Urtarrilaren 14ra arte gimnasioaren ordutegia astelehenetik larunbatera 8:00etatik 22:00etara eta igandean 8:00etatik 15:15etara izango da.

Zuzendutako gorputz- eta kirol-jarduerak espazio itxietan
COVID-19ko Ziurtagiria jardueraren monitoreei aurkeztu beharko zaie aretoen sarreran.

Txoko jantokia
Urtarrilaren 14ra arte Txokoko online erreserbak desgaituta daude. Erreserbak egiteko 948 24 65 94 telefonora deitu behar da 8:00etatik 22:00etara, egungo erreserba-epeak mantenduz. Gainera, harreran bertaratutako pertsona guztiek instalazio horretara sartzeko baimen-orria aurkeztu beharko dute. 12 urtetik gorakoek ere COVID-19ko Ziurtagiria aurkeztu beharko dute harreran, sartu aurretik.

Gainerako kirol- eta gizarte-instalazioei dagokienez, araudiak ez du COVID-19ko Ziurtagira aurkeztera behartzen.

Taberna-kafetegia
Kontsumoa beti mahaian eserita izango da eta barrak soilik kontsumizioa eskatzeko eta jasotzeko izango dira. Mahaiek edo mahai-multzoek ezin izango dute hamar pertsona baino gehiago izan eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 70 cm-koa izango da.
Maskara uneoro erabili beharko da, kontsumitzeko unean izan ezik.

ANFASEN ESKER ONA
ANFASek eskerrak eman nahi dizkie adimen-urritasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko jaso duen aparteko laguntzagatik. Bideo bat egin dute beren jardueraren laburpenarekin. Ikusteko sakatu hemen.