GAURKOTASUNA IRAILAREN 24AN

GAURKOTASUNA IRAILAREN 24AN

Sep 24, 2021

IGERIKETA ESKOLAKO ORDUTEGIAK 2021-2022

2 eta 3 urteko taldeentzat esleitutako ordutegiak hemen klikatuta kontsulta ditzakezue.
4 urtetik aurrerako taldeei esleitutako ordutegiak hemen klikatuta kontsulta ditzakezue.
Ordutegi-aldaketak igerilekuan tratatuko dira jardueraren hasieran.

JARDUERA ANITZEKO BONUA

Urriaren 1etik aurrera, honako jarduera hauek helduen bonuan sartuko dira: astelehen, asteazken eta ostiraletako “Aerobic” (18:00etatik 19:00etara), astelehen eta asteazkeneko “Gun-Ex” (9:00etatik 9:45era), astelehen eta asteazkeneko “Training Dance” (10:00etatik 11:00etara) eta astearte eta ostegunetakoa (10:00etatik 11:00etara), astearte eta ostegunetako “Yoga” (11:00etatik 12:00etara), ostiraletako “Pilates” (19:00etatik 20:00etara) eta larunbatetako “Zumba” (9:30etik 10:30era).
Hileroko bonoan izena eman nahi dutenek (34€ helduentzat eta 20€ adingabeentzat) alta izapidetu beharko dute hasi nahi den hilaren 1a baino lehen eta baja emateko jarraitu nahi ez den hilaren 1a baino lehen edo aurreko hileko azken lanegunean tramitatu beharko da.
Adingabeen bonua kontsultatzeko, sakatu hemen.
Helduen bonua kontsultatzeko sakatu hemen.
Jarduerak egiteko, Covid-19 osasun-krisia dela eta, beharrezkoa da maskara erabiltzea, esterilla eta toalla propioak ekartzea eta  gomendagarria da ur-botila bat erabiltzea.

ZUZENDARITZA BARTZORDEAREN EBAZPENA: ABUZTUAREN 15EKO GERTAKARIA

Lekukotasun guztiak aztertu ondoren, Zuzendaritza Batzordeak erabaki du, Estatutuen 132. eta 114. artikuluen arabera, larritzat jotzen den eta eskubide sozialak aldi baterako etetea dakarren zehapen bat ezartzea. Zigor hori Elkartearen iragarki-taulan egongo da ikusgai urriaren 4ra arte.
Estatutuen 109. artikuluaren arabera, zehapenek izaera hezitzailea, prebentiboa eta zuzentzailea dute eta Amaya KH interes orokorrari eta prestigioari eustea izango dute helburu, gizarte-bizitzaren garapen baketsua eta bazkideen arteko harmoniari eusteko.