NEGUKO JARDUERAK
2021-2022 kirol programazioa prestatzen gaude.
Izena emateko epea abuztuaren 30etik irailaren 5era izango da. Bete gabeko plazak badaude, bazkide ez diren pertsonek irailaren 8tik 10era izena eman ahal izango dute.
Oro har, kirol programazioa irailaren 13an hasi eta ekainaren 10ean amaituko da.
Ura
Ur jarduerak (igeriketa eskola, aquagym eta igeriketa artistikoa) urriaren 4an hasi eta maiatzaren 31n amaituko dira.
Padela eta Tenisa
2020-2021 tenis edo padel eskolan egon diren ikasleei automatikoki plaza datorren 2021-2022 ikasturterako gordeko zaie, ordutegi berarekin. Eskoletako zuzendaritzak ordutegia aldatu ahal izango du taldeen maila berdintzeko, eragindako pertsonei jakinarazi ondoren. Eskoletara sartzeko eskaera berriak abuztuaren 30etik irailaren 5era egingo dira.
Tenisa:
Baja izapidetuz edo aldatzeketa bat eskatuz gero (asteko ordu-kopurua edo ordutegi-aldaketa), info@cdamaya.com helbide elektronikoan jakinarazi beharko da, uztailaren 19tik 30era (egun hori igarota, gaur egungo datuak berretsiko dira). Iazko prezioak mantendu dira (98€/181€/241€/336€/415€).
Padela:
Baja izapidetuz gero, info@cdamaya.com helbidean jakinarazi beharko da, uztailaren 19tik 30era (data hori igarota, baieztatutzat joko dira egungo datuak). Aldaketa-eskaeretarako (asteko ordu-kopurua edo ordutegi-aldaketa), padel@cdamaya.com helbide elektronikoan jakinarazi beharko da irailaren 5era arte. Plangintza hiru hilean behinetik lau hilean behinera aldatu da. Egutegia eta prezioak kontsultatzeko, sakatu hemen.
2021 UDA
“Amayabus” garraio-zerbitzua
Uztailaren 5etik abuztuaren 29ra, Merindadeen Plazatik Amaya Kirol Hiriraino eta alderantzizko ibilbidean egiten duen garraio-zerbitzua martxan jarriko da, ondorengo ordutegietan:
. 11:00: Merindades–Amaya K.H.
. 14:00: Merindades– Amaya K.H.
. 14:15: Amaya K.H.–Merindades.
. 16:30: Merindades– Amaya K.H.
. 16:45: Amaya K.H.–Merindades.
. 20:30: Amaya K.H.–Merindades.
Gehienez 37 plaza dituen mikrobusa, Gobernu Zibiletik gertu dagoen Merindadeen Plazako geltokitik eta Amaya Kirol Hiriko ate nagusitik aterako da. Autobusa 3 minutu lehenago iritsiko da eta 2 minutu itxarongo du ordutegi bakoitzean. Bidaia bakoitzaren kostua 1€-koa izango da, 5 urtetik aurrera.

Udako terraza
Gogoan izan udako terrazaren ordutegia igandetik ostegunera 10:00etatik 00: 00etara eta ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 01:00etara dela.
Aisialdiko agenda
– Gaur, 18:00etan, patinodromoan, “Prexina” TEATROA izango da.
– Bihar, larunbata, 22:00etan, udako terrazan, “Hippies &Folk ” taldearen MUSIKAz gozatzeko aukera dago.
– Igandean, urtebetetze aretoan, aisialdiko begiraleek GYNKANA bat antolatuko dute.
– Asteazkenean, hilak 21, bi txandatan (18:00etan eta 19:00etan), PADDLE SURF: ARGA IBAIAZ GOZATU jarduera, beisbol zelaiaren atzealdean dagoen behin-behineko ontziralekuan egingo da.
– Ostegunean, hilak 22, lehenengo pilotalekuan, 21:00etan, UDAKO ZINEMAren barruan “Terra Willy” filma proiektatuko da.
Argazki lehiaketa
Amaya Kirol Hiriak bazkide guztiei 2021eko Udako Argazki Lehiaketarako deia egiten du, honako gaiarekin: ¡Amaya, handiaz gozatu!
Lan irabazlea 2022ko udako aldizkariaren azala izango da eta kontserben lote bat irabaziko du.
Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko, sakatu hemen.
