2. FASEAN BAIMENDUTAKO INSTALAZIOAK AMAYAN

2. FASEAN BAIMENDUTAKO INSTALAZIOAK AMAYAN

May 22, 2020

2. FASEAN BAIMENDUTAKO INSTALAZIOAK AMAYAN

Nafarroa 2. fasean sartzeak baimena ematen du, maiatzaren 25etik aurrera, astelehenarekin, aire zabaleko instalazioak eta estalkiak irekitzeko, banakako kirol modalitateak egiteko edo gehienez bi lagunek egin ditzaketenak, beti ere kontaktu fisikorik gabe.
Maiatzaren 16ko BOEren 42.3. artikulua betez, estalitako kirol-instalazioak aldez aurreko hitzorduarekin erabiliko dira bakarrik; beraz, erreserba-denbora amaitzean, utzi egin behar da, beste instalazio bat erreserbatu ez baldin baduzu (igerilekua, solariuma, belarra…).
Edukieraren %30eko muga betetzeko, pertsonen pilaketa saihesteko eta segurtasun eta babes sanitarioko (garbiketa eta desinfekzioa) neurriak betetzeko, baina, batez ere, bazkide guztien osasuna babesteko, erreserba-txandak antolatu dira, instalazioak txandakatuz:

KIROL INSTALAZIOAK
Padeleko zazpi pistak, teniseko sei pistak eta beisboleko zelaia erabili ahal izango dira “bata bestearen kontra” kirola egiteko.
Hiru pilotalekuak, pilotaleku estali gabea eta bi squash pistak bakarkako kirola egiteko baino ezin izanen dira erreserbatu.
Patiodromoa eta irristaketarako kanpoko pista banakako edo laguntzailearekin kirola egiteko erreserbatu ahal izango dira, gogoan izanik diziplina horretan hamar metroko segurtasun tartea bermatu behar dela.
Futbol zelaiko harmailen gaineko korridorea ere erabilgarri egongo da, bai korrika egiteko baita ibiltzeko ere, eta erabiltzaileei gogoraraziko zaie segurtasun tartea bermatu behar dutela beti. Gainerako instalazioak bezala, aldez aurretik hitzordua eskatuta erabiliko dira. Orduro sei erreserba egiteko aukera emanen da, 30 minutuko hiru tarte libre utzita, garbitu eta desinfektatzeko.
URETAKO INSTALAZIOAK
Ohiko ordutegian funtzionatuko dute, baina baldintza hauekin:
25 m-ko igerilekua aldez aurreko hitzorduarekin erabili ahal izango da, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara, larunbatetan 19:30etara eta igandean 14:00ak arte. Horretarako, orduko sei kale egokitu dira (bazkide bat kale bakoitzeko), segurtasuna eta aforoen betetzea bermatzeko.
50 m-ko igerilekua aldez aurreko hitzorduarekin erabili ahal izango da, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara. Zortzi kale prestatu dira orduko, edukieraren segurtasuna eta betetzea bermatzeko (bazkide bat kale bakoitzeko).
Higiene eta prebentzio-neurriak betetzeko, nahitaezkoa da:
– Uretara sartu aurretik dutxa hartzea eta igeri egin ondoren, igerilekutik atera aurretik, igerilekuen esparruan dauden dutxetan dutxatu. Debeku da aldageletako dutxak erabiltzea.
– Dutxan eta instalazioan zehar igarotzen den denbora guztian txankletak eramatea nahitaezkoa da.
– Txanda bakoitza amaitutakoan, 30 minutuko tartea utziko da igerilekuko hondartzak eta elementu sentikorrak (eskailerak, sakagailuak, etab.) garbitu eta desinfektatzeko.
ALDAGELAK
Aldagelak prestatuko dira, bai orokorretan, baita 50 m-ko igerilekuko aldageletan, bainularien beharrei erantzuteko, baina bakarrik arropaz aldatzeko. Dutxak desgaituta egonen dira, araudiak ez baitu hauen erabilera onartzen.
Garbiketa eta desinfekzioa egiteko, txandaka erabiliko dira eremu eta instalazioak, eta bankada eta armairu batzuk desgaitutak geldituko dira segurtasun tarteak bermatzeko.
SOLARIUMA ETA BERDEGUNEA
Guztion artean, espazio horiek behar bezala erabiltzeko gai izan behar dugu. Beraz, osasun-gomendioei eusten zaien bitartean, korridoreak eta partzelak ordu batzuetarako erreserbatu ahal izango dira. Alde batetik, aldez aurretik erreserbatu beharra izateak eragozpena badu ere, abantaila handi bat du: honela, bermatzen da erreserbaren denbora, eta erabiltzeko baldintzak, espazioa eta edukiera erabat kontrolatuta daude.
24 metro karratuko (6 x 4 m) 12 guneak antolatu dira solariumean. Araudiak ez du dutxak erabiltzea baimentzen eta hamakak erreserben etenaldietan desinfektatuko dira. Osasun Sailak bakoitzak bere hamaka ekartzea gomendatzen du, baina badakigu horrek dakartzan eragozpenak. Beraz, bazkide baten eta hurrengoaren arteko erreserba tartean hamakaren desinfekzioa egitea erabaki dugu. Hala ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu bakoitzak bere eskuoihalak ekartzea erabiltzen duen hamaka erabat estaltzeko.
Edukieraren %30eko muga betetzeko, pertsonen pilaketa saihesteko, osasun-segurtasuna eta babeseko neurriak betetzeko, alde batetik eta ondorengo garbiketa eta desinfekzioa egiteko bestetik, bi erreserba txanda ezarri dira goizerako (8:00etatik 11:00etara eta 11:30etatik 14:30etara) eta bi arratsalderako (15:00etatik 18:00etara eta 18:30etatik 21:30etara).
Era berean, berdegunearen lehengo zatian, 49 metro karratuko (7×7) 24 gune prestatu dira, banaka edo etxe berean bizi diren familientzat (6 pertsona gehienez gune bakoitzeko).
Gainerako instalazioetan bezala, aldez aurretik hitzordua eskatuta erabiliko dira. Beraz, ezin izanen da beste instalazio batzuetara joan, horietan erreserbarik ez badago.
Edukieraren %30eko muga betetzeko, pertsonen pilaketa saihesteko eta segurtasun eta babes sanitarioko neurriak betetzeko eta ondorengo garbiketa eta desinfekzioa egiteko, erreserba-txanda bat ezarri da goizean (8:00etatik 14:30era) eta beste bat arratsaldean (15:00etatik 21:30era).
KOMUNAK
Ludoteka eta gimnasioaren ondoko komunak irekita egongo dira. Zerbitzua eta konketa eremua pertsona batek erabil ditzake aldi bakoitzean; beraz, txanda kanpoan itxaron beharko da. Haurrek heldu batekin joan beharko dute, eta premia bereziak dituzten pertsonek lagunduta sartu ahal izango dira
BESTE INSTALAZIO BATZUK
2. fasean gimnasioa ireki ahal izango da, erabiltzaile bakoitzak monitore bat izan dezan. Beraz, oraingoz, itxita egongo da, modu orokorrean erabili ahal izanen denerako, baina edukiera mugatuarekin. Une hori iristen denean, zihur aski, aurrez hitzorduetarako sistema bera erabiliko dugu, desinfekzioetarako aldizkako geldialdiekin baita.
Entrenamendu pertsonala kontratatu nahi duten bazkideek Miguel Ibañezekin (677157060) edo Ibai Barónekin (630001673) jar daitezke harremanetan. Jarduera anitzeko gelan eta ile-apaindegiaren ondoko aretoan egingo baitituzte, hurrenez hurren.
Araudia betez, haur parkea eta tirolina itxita egonen dira. Oraingoz, saunak, jacuzziak, liburutegia, ludoteka, urtebetetze-aretoa, ostalaritza-zerbitzua, txokoa, askaldegiak eta gainerako berdeguneak ere ez dira eskuragarri egongo.

ALDEZ AURREKO HITZORDUAREN ERRESERBA
Maiatzaren 16ko BOEk jasotzen duen bezala, edozein instalaziotan sartzeko hitzordua eskatu behar da.
Erreserba horiek 18 urtetik gorako bazkideek egin ditzakete. Kudeaketa on line bidez egin daiteke webgunetik (bazkideen gunea) edo mugikorrako aplikazioan erreserba-programaren bidez.
Bi erabiltzaile izan daitezken instalazioetan, erreserba itxi aurretik, imprimaki bat agertuko da, nahitaez bete beharreko eremuekin, eta bertan adieraziko dira laguna edo lagunen bazkide zenbakia, izena eta bi abizenak. Era berean, telefonoz erreserbak hartuko dira, astelehenetik igandera, 8:00etatik 22:00etara.
Erreserbak gehienez astebete lehenago egiten ahal izango dira, instalazio bererako erreserbarik ez badago. Erreserba eskaerak erreserba baino ordubete lehenago itxiko dira.

EDUKIERA-KONTROLA
Amaya Kirol hiriko atea itxita egongo da. Hitzordua egin duen bazkideak 10 minutu lehenago egon beharko du ate nagusian (hau sarrera bakarra izango da, ibaiko atea eta etxolatik sartzeko bidea itxita egongo baitira).
Bazkide dela egiaztatu beharko da txartelaren bidez, hatz-marka digitala desgaitu baita.
Sartu ondoren, bazkideak erreserbatutako instalaziora joko du zuzenean, eta, denbora bukatutakoan, instalazioetatik atera beharko da, beste instalazioren bat erreserbatu ez baldin badu. Amaitzean, harrera-lekutik pasatu beharko du, irteera baliozkotzeko.
Argia behar izanez gero, harrera-lekuko langileei eskatuko zaie eta ordainketa kontu korrontetik pasatuko da. Padelerako ordubeteko argiaren prezioa 1 €izango da, teniserako, patinajerako eta beisbolerako 1,5 € eta squasherako 0,60 €ordu erdia.

NEURRI HIGENIKOAK
Web-orrian eguneratu egin da 2. faseko gai garrantzitsuen eta higiene-baldintza sanitarioen berri ematen duen atala
Gogorarazten dizuegu maskararen erabilera nahitaezkoa dela sei urtetik gorako pertsonentzat, bai instalazioetara sartzeko baita haietatik igarotzeko ere. Ez da nahitaezkoa izanen bi metroko segurtasun tartea bermatzen duten kirol eta aisia instalazioetan.
2 faseko eskema hemen ikus dezakezu

BAZKIDEEN PARTE-HARTZEA
Amayan 2. faseko araudira ahalik eta azkarren egokitu gara, gure bazkideek hilaren 25etik aurrera baimendutako instalazioak erabil ditzaten.
2. fase hau aurrera eramateko beharrezko parte-hartzea eskatzen dizuegu, Administrazioak ezartzen dizkigun baldintzak betetzen direla bermatuz.
Arauak betez gero, goraldiak saihestuko ditugu, eta denok izango gara onuragarri.

ITXAROPENA ETA ILUSIOA
Amayako langile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, baimena ematen diguten heinean, ahalik eta instalazio gehien eskaintzeko egiten ari diren ahaleginengatik, beti bizi garen uneari dagokion proportzionaltasunari eutsiz.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu bazkideei, haien jokaeragatik eta erakundearen erabaki-organoetan erakutsitako konfiantzagatik, kudeatu behar ditugun une zail hauetan.
Ulertzen ditugu aldez aurreko edukiera eta erreserba-baldintza guztiek sortzen dituzten eragozpenak, baina, aldi berean, tinto babesten ditugu eta honako goiburu hau defendatzen dugu: “ZURE OSASUNAREN ALDE”, Amayaren ingurunean, zuk eta zure senide eta lagunek instalazioez goza dezazuen koronabirusaren beldurrik gabe, kasu bakoitzean ahal den guztia egin dela jakinda.
Hala ere, baikorrak gara, instalazio zabalenak baititugu, bazkide bakoitzak metro karratu gehiago izanez, bai osotasunean, berdeguneetan eta baita igerilekuen edukiera-kopuruetan ere. Horri esker, ezartzen diren edukiera-mugei aurre egin ahal izango diegu, eta kudeatu ahal izango ditugu, ia konturatu ez gaitezen, eta beste urte batzuetako udaren antzekoa izango dugu, nahiz eta egokitzapen logikoak izan.
Beraz, egin itzazue planak aurten inoiz baino gehiago oporrak Amayan gozatzeko. Gure aldetik, prestatzen ari garen ekimenekin harritzea espero dugu.