2023ko ZOZKETAK

2023ko ZOZKETAK

Feb 20, 2023

Urrezko eta Zilarrezko zozketetan izena eman dezakezu jada, prezio murriztuan (700 eta 800 euro, hurrenez hurren) bazkide egiteko. Lehenengo zozketa datorren martxoaren 20an izango da. Ez izan zalantzarik eta PARTE HARTU!

MARTXOAN eta APIRILEAN, hilaren 20an, bi zozketa egingo dira: bata bazkideentzat eta bestea orokorra, interesa duten guztiek izena eman dezakete. Bi kasuetan beharrezkoa da 18 urtetik gorakoa izatea.

Zozketa horietatik 50 + 50 aukera aterako dira hilean eta horiek zehaztuko dute bazkide egiteko sarrera kuotaren prezioa: martxoan 700€ eta apirilean 800€. Saria nominala da bazkide ez diren pertsonen kasuan, eta saritutako bazkideek saria nori ematen dioten jakinarazi beharko dute.

Gure webgunean zozketen baldintzak kontsultatu eta izena eman otsailaren 20tik aurrera.