2015-2016 IKASTURTEA

2015-2016 IKASTURTEA

Oct 31, 2015

GAF sailean, dagoeneko, ikasturte berria abian da. Taldea beterik dago eta denontzat urte ona izanen delakoan gaude.

Oinarrizko bi talde ditugu, horietako bakoitza 25 gimnastek osatua, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan izaten dute entrenamendua, (17:30-18:30 eta 18:30-19:30). Gimnasta hauek Inigym eta Promozio 1, 2, 3 eta 4 mailatan dihardute.

Asteazken eta ostiraletan 1 eta 4 arteko mailetan ari diren 10 gimnastek egiten dute entrenamendua. Astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan aldiz Vía Olímpica (5 eta 8 arteko mailak) taldearen entrenamendua izaten da.

Aurrerantzean, sailean izan daitezken aldaketen berri ematen jarraituko dugu.