1. FASEAN AMAIAN BAIMENDUTAKO KIROL PRAKTIKA

1. FASEAN AMAIAN BAIMENDUTAKO KIROL PRAKTIKA

May 11, 2020

Nafarroa 1. fasean sartuz gero, aire zabalean dauden kirol instalazioak erabil daitezke, aldez aurreko hitzorduarekin, banakako kirol modalitateetan aritzeko edo gehienez ere bi pertsonarentzat, betiere kontaktu fisikorik gabe.

Bihartik aurrera (maiatzak 12, asteartearekin), Amayan kirol hauek egin ahal izango dira aire zabaleko pistetan: tenisa, padela, irristaketa eta beisbola.

Pozten gaitu gure bazkideek, 1. fasean, kirol-instalazioen zati batez gozatzeak, hori bai, gobernu-arauek ezarritako mugak onartuz:

1) Ordutegia: Aire zabaleko kirol-instalazioak 7:00etatik 22:00etara erabili ahal izango dira (ohikoa baino ordubete lehenago, indarrean dauden ordutegi-mugak bitartean bateratzeko).

2) Aire zabaleko kirol-instalazioak: tenis-pistak (1, 2, 3 eta 4), padel-pistak (1, 2, 4, 5 eta 6), patiodromoa eta beisbol-zelaia.

Aldagelak eta dutxak ezin izango dira erabili.

Bainugelak itxitak egongo dira eta behar-beharrezkoak diren kasuetan bakarrik erabili ahal izango dira.

Gainerako instalazioak ezin izango dira erabili.

3) Kirolen edukiera: Bazkide batek baimendutako kirolak egin ahal izango ditu beste bazkide batekin. Gogoratu beti kontaktu fisikorik gabekoak (horregatik ezin da pilotarekin jokatu pilotalekuetan). Bazkide bakoitzak gehienez ere ordu beteko erreserba egin dezake egun bakoitzeko, eta erreserba bukatutakoan instalaziotik atera beharko da.

Edukieraren %30eko muga betetzeko eta ondorengo garbiketa eta desinfekzioa egiteko, teniseko eta padeleko pistak txandaka erreserbatu ahal izango dira orduro. 1. eta 3. tenis-pistetan eta 1., 4. eta 6. padel-pistetan lehen txanda irekiko da. Ordubete geroago, 2. eta 4. tenis pistak eta 2. eta 5. padel pistak erreserbatu ahal izango dira. Pistak eskuragarri ez dauden orduetan garbitu eta desinfektatuko dira.

Era berean, ordu bakoitzean bi erreserba prestatu dira patiodromorako eta bi beisbol-eremurako. Tenis eta padel pistetan bezala, erreserba bakoitzaren artean ordu bat utziko da instalazioa erabili ahal izateko eta bi instalazioak garbitu eta desinfektatzeko.

Irristalarien kasuan, segurtasun tartea 10 metrora handitu da.

4) Aldez aurretik hitzordua eskatuta egin daiteke erreserba: 18 urtetik gorako bazkideek gaurtik aurrera (astelehena, hilak 11) erreserba egin dezakete, on line bidez (bazkide gunean) edo erreserba-programako aplikaziotik. Laukitxoan, bazkide izan behar duen lagunaren, bazkide zenbakia, izena eta bi abizenak adierazi beharko dira. Telefono bidezko erreserbak ere hartuko dira, astelehenetik igandera, 8:00etatik 22:00etara (Gaur, 17:30tattik aurrera erreserbak egin daitezke). Gehienez ere astebete lehenago egin ahal izango dira erreserbak, baldin eta oraindik erreserbarik ez badago.

Erreserba-eskaerak erreserba baino ordubete lehenago itxiko dira.

5) Sarrera-irteeren kontrola: Amayako atea itxita egongo da. Hitzordua egin duen bazkideak 10 minutu lehenago egon beharko du ate nagusian (sarrera bakarra hau izango da, ibaiko atea eta etxolako sarrera itxitak egongo baitira). Bazkidea dela egiaztatu beharko da bazkide-txartelarekin, hatz-marka digitala desgaitu baita. Sartu ondoren, bazkideak erreserbatutako instalaziora joango du zuzenean, eta, denbora bukatutakoan, instalazioetatik atera beharko da. Irteeran ere harreratik pasatu beharko du irteera balioztatzeko.
Argirik behar izanez gero, harrerako langileei eskatuko zaie eta ordainketa banku korrontetik pasatuko da. Padelerako ordubeteko argiaren prezioa euros 1 izango da, eta teniserako, patinajerako eta beisbolerako 1,5 €.

6) Higiene-neurriak: osasun-agintariek agindutako garbiketa eta desinfekzio-neurriak bermatuko dira.
Federazioek beren kirolak modu seguruan egiteko protokoloak prestatu dituzte, behar diren segurtasun eta babes neurriak eta bi metroko distantzia soziala mantenduz.

7) Entrenamendu pertsonala: Bihartik aurrera (asteartea), entrenamendu pertsonala kontratatu nahi duten bazkideek Miguel Ibañezekin (677157060) edo Ibai Baronekin (630001673) jar daitezke kontaktuan. Hauek jarduera anitzeko gelan eta ile-apaindegiaren ondoko aretoan artatuko dituzte.

BAZKIDEEN LANKIDETZA
Amayan ahalik eta azkarren egokitu gara 1. faseko araudira, gure bazkideek bihartik (asteartea, hilak 12) baimendutako instalazioak erabil ditzaten. 1. fase hau aurrera eramateko beharrezko lankidetza eskatzen dugu, Administrazioak ezartzen dizkigun baldintzak betetzen direla bermatuz. Bakoitzaren erantzukizuna eskatzen dugu alarma-egoeraren arauak eta ordutegiak betetzeko, norberaren egoeraren arabera.

Arauak betez gero, goraldiak saihestuko ditugu, guztion onurarako.