MAIATZAREN 21ETIK EKAINAREN 3RA ARTEKO NEURRIAK
Maiatzaren 18ko 17/2021 Foru Agindua argitaratu ondoren hartutako neurrien berri ematen dugu. Agindu hori maiatzaren 21etik ekainaren 3ra arte indarrean egongo da, biak barne, eta egoera epidemiologikoaren arabera luzatu, aldatu edo indargabetu ahal izango da.
Instalazioen ordutegia
Instalazioak astelehenetik igandera 08:00etatik 22:00etara irekiko dira.
Kirol instalazioak
Bihartik, maiatzak 21, frontoiak, jantokiak, padel eta teniseko pisten erreserbatzeko epea 22:00ak arte luzatuko da.
Maiatzaren 31ra arte, 25 metroko igerilekua 21:30ean itxiko da eta 50 metroko igerilekua 21:00etan.
Gimnasioaren ordutegia 21:00ak arte mantenduko da ekainaren 11ra arte.
Ostalaritza
Ostalaritza zerbitzua udako terrazan mantenduko da, ostiral eta larunbatetan ordutegia 22:00ak arte luzatuz.
Gogoan izan ostalaritza zerbitzuaren ordutegia ekainaren 3ra arte, hau izango dela:
– Astelehenetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
– Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara.
– Larunbatetan: 10:00etatik 22:00etara.
– Igandeetan: 10:00etatik 21:00etara.
Kontsumoa beti mahaian eserita izango da. Mahai bakoitzean ezingo dira 4 pertsona baino gehiago egon. Salbuespen gisa, gehienez ere 6 pertsonara igo ahal izango da, mahiakideen artean 70 cm-ko segurtasun distantzia errespetatzen baldin bada. 70 cm beherako. 70 cm-ko aldea edo diametroa duten mahaietan, gehienez ere bi pertsona egon daitezke eta edozein kasutan, eserita.
Maskara uneoro erabili beharko da, kontsumitzeko unean izan ezik. Bezeroek maskara behar bezala erabiltzen dutela kontrolatuko da.
Debekatuta dago terrazan erretzea, 2 metroko segurtasun-distantzia bermatu ezin bada.
2021/2022 FUTBOL DENBORALDIRAKO AURRE-IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA
Honekin batera, datorren denboraldiko futbol atalaren aurreinskripzioei buruzko informazio guztia jasotzen duen esteka doakizu:
http://www.futbolamaya.com/p/inscripciones.html?m=1
UDA 2021
Udako denboraldia ekainaren 12an hasi eta irailaren 12an amaituko da. Udako antolaketarekin gaude eta ekainaren 4tik aurrera indarrean jarriko den araudi berria lortu bezain laster jakinaraziko dizuegu.
Gogorarazi nahi dugu kanpamendu ludikoetan eta kirol-campusetan izena emateko epeak zabalik daudela. Uztailaren 1etik aurrera udako ikastaroetan izena emateko epeak irekiko dira.
UR- EREMUAREN, ESKALADA-MURRUAREN, SPA BAINUETXE BERRIAREN ETA SQUASHEKO PISTEN BERRITZEA ETA HANDITZEA
Aste honetan, armairuen eraikina eraitsi dute. Datorren astean squasheko pistak eraitsiko dira.
Tenis-pistetara, futbol-zelaiaren eta obrako pilaketa-eremuaren arteko korridoretik sartu behar da. Arte martzialen eta gimnasia artistikoko aretoetara sartzeko, solariumeko eskailera metalikotik egin behar da.
Armairuak padel pisten atzealdeko espacio estalian jarrita daude.
FUTBOL-ZELAIKO HARMAILA AZPIKO UDAKO ALDAGELAK
Aste honetan, egungo aldageletako hormak eta desgaitasuna duten pertsonentzako komunak eraitsi dituzte. Halaber, zoladurak eta hormigoizko geruza zulatzen hasi dira. Era berean, harmailak iragazgaizteko lanak egiten jarraitu da. Azkenik, ekainaren 6ra arte ezingo da sartu iragazgaiztea egiten ari den futbol-zelaiko harmailen eremura. Eguraldiak laguntzen badu, maiatzaren 24tik ekainaren 6ra belar artifizial berria jarriko da.