ALDAGELEN ETA DUTXEN IREKIERA

ALDAGELEN ETA DUTXEN IREKIERA

Dic 17, 2020

Bihar, abenduaren 17, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriak malgutuko dira. Malgutzeak, aldagelak eta dutxak irekitzea ahalbidetuko du zuzendutako kirol-jarduera fisikoen eta baimendutako entrenamendu eta lehiaketen erabiltzaileentzat.

Dutxen kasuan, banaka erabili beharko dira, hau da, ezin izango dituzte pertsona batek baino gehiagok aldi berean erabili.

Zuzendutako kirol-jarduera fisikoei dagokienez, erreserba-kopurua handitzeko aukera dago. Beraz edukiera berria ondorengoa izango da: spinning gelan 13 pertsona, gela sozialean 9 pertsona eta jarduera anitzeko gelan 8 pertsona (monitorea kontuan hartu gabe, segurtasun-distantzia mantenduz).

Igerilekuen edukiera %50era handitu da: 78 pertsona 25m-ko igerilekuan eta 287 pertsona 50m-ko igerilekuan.

Ordutegia 21:00ak arte mantenduko da.

Bazkideei eskatzen diegu prebentzio-neurriak mantentzen jarrai dezatela, kutsatzeak saihesteko: eskuak garbitzea, kontaktuak mugatzea, segurtasun-distantziari eustea, maskara erabiltzea eta etxean geratzea sintomekin edo COVID diagnostikoa baldin baduzu, kontaktua izanez gero edo emaitzen zain egonez gero.

Eskerrik asko laguntzagatik.

Resumen de privacidad

Utilizamos cookies de terceros (Google) analíticas para la elaboración de perfiles basados en hábitos de navegación de usuario.