UDAKO KIROL-CAMPUSAK
Kanpamentu ludikoez gain, uda honetarako beisbol, tenis eta futbol kanpamentu bereziak antolatu dira.
Informazio guztia ezagutzeko sakatu hemen.
UDAKO KIROL IKASTAROAK
Aldi berean, aquagym, gimnasia artistikoa, igeriketa, padel, patinaje, pilota eta tenis ikastaroak programatu dira, uda honetan kirola egiten jarraitzeko.
Informazio guztia ezagutzeko sakatu hemen.
UR-EREMUAREN, SPA BAINUETXE BERRIAREN ETA SQUASHEKO PISTEN BERRITZEA ETA HANDITZEA
Aste honetan, obrako behin-behineko eremu estalira eraman dira armairuak, padel-pisten atzeko aldera. Hau dela eta, bazkideak maiatzaren 17tik aurrera armairuen gune horretara sartu ahal izango dira.
Datorren astean armairuen eraikina botako da.
Hau del ata, Maiatzaren 17tik aurrera, arte martzialen eta gimnasia artistikoaren aretoetara solariumeko eskailera metalikotik egingo da.
Squash pisten eraispena maiatzaren 24ko astera aurreratu da.
Ekainaren 1etik aurrera 25 metroko igerilekuaren barruko eraispenak hasiko dira.
UDAKO ALDAGELAK FUTBOL-ZELAIKO HARMAILA AZPIAN
Aste honetan futbol zelaiko udako aldagelak berritzeko lanak hasi dira. Martxoan, apirilean eta maiatzean egitea aurreikusita zegoen, baina obren hasiera atzeratu egin behar izan da, urtarrilaren 11n eskatutako lizentzia berandu eman digutelako.
Lanak egiteko epea hiru hilabetekoa izango da gutxi gorabehera; beraz, dena aurreikusitakoaren arabera badabil, aldagelak uda amaieran estreinatu ahal izango dituzte bazkideek. Era berean, futboleko atalak, gaur egun aldagelak osasun-prebentzioagatik erabiltzen ez dituenak, aldagelak erabili ahal izango ditu denboraldi berriaren hasieran.
Lanak antolatu dira, gizarte-bizitzan duen eragina minimizatzen saiatzeko. Lanak astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:30era egingo dira.
Maiatzean, inpaktu handieneko lanak egingo dira, hala nola barruko espazioak eraistea, harmailak iragazgaiztea eta harmailetarako bidean belar artifizial berria jartzea.
Hori dela eta, maiatzaren 17tik 30era ezingo da iragazgaitz eremura sartu. Eguraldiak laguntzen badu, maiatzaren 24tik 28ra bitartean jarriko da belar artifizial berria.
Ekainaren 1etik aurrera, lan gehienak aldagelen barruan egingo dira.