Amaya K.H.-rako sarbidea ate nagusitik da, harrera eta informazio bulegoa, sarrera kontrola eta instalazio eta jardueren informazioa jasotzeko gunea. Bulego honi hurrengo arauak dagozkio:

a) Etengabean zerbitzu hontako pertsona arduradun bat egon beharra dago.

b) Bazkide orok beren karneta erakutsi eta irakurgailutik pasa beharra dauka instalazioetan sartu bakoitzean, edo bere identifikazio pertsonalerako aztarna pasa. Karneta pertsonala eta transferigarria da.

c) Instalazioetara modu justifikatuaz pasa behar diren bazkideak ez diren pertsonak dokumentuen bidez identifikatu beharko dira.

d) Harreran, instalazioetarako erreserbak eskatu beharko dira haietako bakoitzari dagokion ordutegia kontuan harturik. Modu berean ere, bakoitzak dakarren pagua ere egin beharko da.