Aldagela orokorrak instalazioen erabilera egiten dugun heinean arropaz aldatu, dutxatu eta arropa gordetzeko dira. Bere erabilera egokia hurrengo arauen bidez bideratzen da:

a) Erabat debekatuta dago takodun oinetakoekin, lokaztuekin edo patinekin sartzea, edo zoluaren egoera eta garbitasuna okertu dezaketen edozein elementurekin.

b) Aldagela barnean ezin izango da jolastu, erre edo edaririk edan ere.

c) Arropa gordetzeko takillak instalazioen erabilera egiten dugun unean bakarrik erabil daitezke. Ezin izango da itxita utzi eta instalazioetatik kanpo giltza atera.

d) Erabili izandako pertxak bere lekuan utzi beharko dira.

e) Dutsatzerakoan ura alferrik galtzea saihestu beharko dugu: Xaboitzen garen unean ura itxita utzi.

f) Arropa gordetzeko lekuan ezin izango dira balorezko gauzak utzi.

g) Haur batek kontrako aldagela erabili behar izanez gero, beti heldu batekin batera egin beharko du, banakako kabinak erabiliz eta inoiz ere ez komunitarioak.

h) Kabinetan ezin izango da arroparik utzi, ezta aldagela komunitarioan ere. Beti takilletan utzi beharra dago.

i) Takilla bateko giltza gazduz gero, bazkideak sarreran 3€ pagatu beharko ditu.

j) Edozein arazo edo anomalia somatuz gero instalazioetako langileei esan behar zaie momentuan konponketa bideratu ahal izateko.