• 12FEB - 2021

    GAURKOTASUNA OTSAILAREN 12AN

    2021 ZOZKETA AUKERAK

    Gaurtik aurrera, otsailak 12, izena eman dezakezu Urre, Zilar eta Brontze zozketarako. Prezio murriztu (650, 750 eta 850 euro) batean bazkide egiteko. Lehenengo zozketa hurrengo martxoak 12an izango da.

    Ez izan zalantzarik eta parte hartu!

    MARTXOAN, APIRILAN ETA MAIATZAN, hilaren 12an, bi zozketa egingo dira: Bata orokorra, bai bazkide bai ez bazkide direnentzat eta bestea bakideentzat bakarrik. Bietan beharrezkoa da 18 urte gorakoa izatea.

    Bi zozketa hauetatik 50 + 50 onuradun aterako dira aukera bakoitzeko eta hauek bazkide egiteko sarrera kuotaren prezioa emango dute: martxoan 650€, apirilan 750€ eta maiatzan 850€. Bazkide ez direnentzat, saria beti izenduna izango da eta bazkide onuradun izan direnak aukera nori eman behar diotenaren berri bulegoan emango dute.

    Zozketen baldintzak kontsultatu gure web orrian eta izena eman otsailaren 12tik aurrera hurrengoko estekan: https://cdamaya.com/instalacio…

    FUTBOL TXAPELKETA: ESKUALDEKO LEHENTASUNEZKO TALDEA

    NKIk eta Nafarroako Futbol Federazioak asteburu honetatik aurrera gure eskualdeko lehentasunezko taldearen futbol txapelketa hasteko baimena eman dute. Larunbatean, C.D.Lezkairuren aurkako partida jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Futboleko atalak COVID-19 prebentzio-protokoloa egin du eta derrigorrezkoa izango da kirolariek zein ikusleek betetzea. Ezagutzeko sakatu hemen. Araudiaren baldintzetako batek ikusleak mugitu gabe eserita eta/edo zutik egotea eskatzen du, beraz, partidua irauten duen bitartean, ezin izango da harmailetako goiko eraztunean ibili, ezta korrika egin ere.

    LIBURUTEGIAREN ORDUTEGIA: OTSAILAREN 15ETIK 19RAKO ASTEA

    Datorren asteko ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da. Era berean, txokoa ikasteko eta zereginak egiteko espacio gisa mantentzen da.

    TABERNA JATETXEA ZERBITZUAREN LUZAPENA

    Udako terrazan dagoen taberna-jatetxe zerbitzuaren ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da, eta asteburuan 10:00etatik 20:00etara.

    NAFARROAKO BEISBOL FEDERAZIOAREN SARIAK
    Nafarroako Beisbol Federazioaren galan, atzo, otsailak 11 ospatu zena, Jose Ignacio Gabari omendu zuten, beisbolean egindako kirol ibilbideagatik. Aldi berean, Nicolas Abete jokalari gaztea BSNFk omendu zuen 18 urtez azpiko beisbol selekzio nazionalean parte hartu zuelako.