• 08JAN - 2021

    BERRIKUNTZAK URTARRILAREN 8AN

    ENRIKE SANGÜESA: ZUZENDUTAKO JARDUEREN KOORDINATZAILE BERRIA

    Zuzendutako jarduerek eta jarduera anitzeko bonuak bilakaera handia izan dute azken urteetan, bai jarduera kopuruari dagokionez, bai izena eman duten pertsonen kopuruari dagokionez, aretoen egokitzapenei esker.

    Lortu den dimentsioa dela eta, Enrike Sangüesa zuzendutako jardueren koordinatzailea izendatu da. Enrikek 25 urte daramatza Amayan, gimnasia artistikoan, gimnasioko eta hainbat jarduereetan monitorea izaten. Zeregin hauek eginkizun berriekin batera egiten jarraituko ditu:

    1)Neguko eta udako jardueren eskaintza antolatzea:
    . Interesa pizten duten jardueren programa definitzea, monitoreen ordutegiaren eta klaseak erabilgarri dauden gelen arabera kokatzea.
    . Urtean zehar funtzionamenduaren jarraipena.

    2) Eskaintzaren jakinarazpena:

    Neguko eta udako jardueren programaren komunikazioa erakargarria egitea, bulegoko langileekin koordinatuta.

    3) Inskripzioen analisia eta jardueren bilakaeraren jarraipena:

    . Jarduera bat martxan jartzeko, izena eman duten pertsonen kopuruaren arabera, balorazio bat egitea.
    . Jardueren analisi ekonomikoa, diru-sarreren eta gastuen arabera.
    . Urteetan zehar ikastaroetara izena eman duten pertsonen datuak izatea.

    4) Monitoreekin lotura:

    . Urte-hasierako bilera.
    . Iradokizunei eta hobekuntza-arloei erantzutea.
    . Bajak ordeztea.
    . Monitoreen CVak kudeatzea.
    . Prestakuntza-eskolekin harremanetan jartzea.

    5) Aretoetan dagoen materialen kontrola:

    . Materialen egoera eta aretoetatik ez mugitzearen arduraduna.
    . Soinu-ekipoen jarraipena.
    . Jarduerak aberasten dituzten elementu berrien eransketa (spinning birtuala, streaming bidezko klaseak, boxeo-zakuak…).

    6) Ikerketak eta hobekuntzak:

    . Fitness-merkatuaren jarraipena.
    . Interesa pizten duten jarduera berriak proposatzea.

    7) Klubeko arloekin koordinazioa:
    Gerentzia: Pablo Navallas / Laboral: Sagrario Vital / Ordainagiriak: Arantxa Vidaurre /
    Izen-emateak eta erreserbak: Olga Vital y Ekhiñe Berrozpe

    8) Batzordearekin lankidetza:

    Langileak une oro kirol-jardueretan parte hartzen duten Batzordeko pertsonen laguntza eta aholkularitza izango du.

    GIMNASIOAN SARTZEKO: 16 ETA 17 URTEKO BAZKIDEAK

    Bazkide talde baten eskaera baloratu ondoren, Batzordeak erabaki du 16 eta 17 urteko bazkideei gimnasiorako sarbidea baimentzea, aretoko monitorearen ordutegian edo guraso edo tutore batekin. Aldez aurretik, eskaera egin beharko da secretaria@cdamaya.com helbideari mezu bat bidaliz. Ondoren, gimnasioko makinak behar bezala erabiltzeko eta araudia ezagutzeko ikastaro bate egin beharko dute.