• 22DEC - 2020

    BERRIKUNTZAK ABENDUAREN 22AN

    GABONETAKO ORDUTEGIA

    Abenduaren 24an eta 31n 18:00etan itxiko dira instalazioak.

    Abenduaren 25an eta urtarrilaren 1ean egun osoan itxitak egongo dira.

    Bulegoko ordutegia abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra 9:00etatik 15:00etara izango da.

    Abenduaren 24an eta 31n bulegoa itxita egongo da.

    Liburutegia ez da erabilgarri egongo abenduaren 18an, 24an, 28an, 29an, 30ean eta 31n.

    50 metroko igerilekua ezingo da erabili urtarrilaren 5etik 10era, ura aldatu behar dutelako.

    Ostalaritza zerbitzua, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:etara eta 16:00etatik 20:00etara zabalik egongo da. Asteburuetan ordutegia 10:00etatik 14:30era izango da.

    EGUBERRI ON

    Amaya Kirol Hiritik bideo bat egin da eguberri zoriontsua eta urte berri on bat opatzeko. 

    Ikusteko, sakatu hemen.

    KIROL GABONAK

    Beisbola, tenisa, pilota, igeriketa artistikoa, botxak eta areto futboleko kirol jarduerek oraindik plaza libreak dituzte.

    Informazioa deskargatzeko, sakatu hemen.

    SPINNING MASTERCLASS

    Hector, Juan eta Asier spinning-eko monitoreek, gabonetarako masterclass bat antolatu dute urtarrilaren 4rako. Saioa 18:00etatik 19:30era arte spinning aretoan izango da eta 13 pertsonentzako edukiera izango du. Interes handia egonez gero, 16:30etik 18:00etara beste saio bat antolatu daiteke.

    Ordu eta erdiko saioaren prezioa 5 €-koa da eta izena emateko app-aren edo webgunearen bidez egin behar da abenduaren 31 baino lehen.

    AMAYAKO IGERIKETA: LAUGARREN POSTUA ESPAINIAKO KLUBEN KOPAN

    Amayako emakumezkoen igeriketa taldeak laugarren postuan bukatu du Bigarren Mailako Kluben Espainiako Kopan, joan den asteburuan Castellonen jokatu zena. David Oliver entrenatzaileak lagunduta, Erkuden Arrieta, Amaia Iriarte, Ariadna Malo, Sofia Ripa, Sofia Abascal, Maialen Vega, Daniela González, Andrea Gómez, Paula Balén, Eva Zapatía, Irantzu Ciaurriz eta Garazi Gil igerilariek osatutako taldeak bere ekarpena egin dute datorren edizioan zuzenean parte hartzeko eskubidea ematen duen plaza hau lortzeko.

    Zorionak EQUIPO! ¡Enhorabuena EQUIPO!