Tae kwon do atala funtsean kirol hau praktikatu nahi duten haur eta gazteez osatuta dago, beti ere Alonso Fernandez ataleko monitorearen ikasbideak jarraituz.

Ataleko jarduna alde batetik, astero ematen diren klaseen bitartez diziplina honen irakaskuntzara zuzentzen da, eskura daitezkeen hainbat gerriko lortzeko helburuarekin.

Beste alde batetik, kirolariek nafar txapelketa ezberdinetan, Nafarroako Kirol Jokoetan, etabarretan parte hartzen, JDN mailan, azpi 21-ean eta maila absolutuan.

Tae Kwon Do-a taldeka lan egiten den banakako kirola da, ezingo genuke hobetu entrenamendu saio bakoitzean laguntzen diguten lankiderik gabe, jolasetan adiskidetasuna ezinbestekoa da, baita kirol borroketan, defentsa pertsonalean, lorpen eta porrotetan ere. Kirol honetan begirunea ez dugu soilik kirol lorpenengatik eskuratzen, gure esfortzu eta apaltasunaren bitartez irabazten dugu, klasera etor ez zaitezkeen egunean lagunek faltan nabaritzea dominarik onena delako.