Noticias

AMAYAKO IGERIKETA: LAUGARREN POSTUA ESPAINIAKO KLUBEN KOPAN

Dic 21, 2020

Amayako emakumezkoen igeriketa taldeak laugarren postuan bukatu du Bigarren Mailako Kluben Espainiako Kopan, joan den asteburuan Castellonen jokatu zena. David Oliver entrenatzaileak lagunduta, Erkuden Arrieta, Amaia Iriarte, Ariadna Malo, Sofia Ripa, Sofia Abascal, Maialen Vega, Daniela González, Andrea Gómez, Paula Balén, Eva Zapatía, Irantzu Ciaurriz eta Garazi Gil igerilariek osatutako taldeak bere ekarpena egin dute datorren edizioan zuzenean parte hartzeko eskubidea ematen duen plaza hau lortzeko.

ZORIONAK TALDE!