Ludoteka hezkuntzarako eta jolasteko eremua da.

Eraikin nagusian kokatuta dago, urtebetetze gela ondoan.

2 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00tik 20:00ra. Larunbatetan 10:30tik 13:30ra.

Zerbitzua Itziar Alcasenak ematen du, 1,50€/ordu prezioarekin.

Atezaintzari ordaindu behar zaio eta hark ticket bat emango dizu,  ludotekako monitoreari emateko.

Haurrak gurasoen laguntzarekin sar daitezke (gehienez 4 heldu ordu bakoitzeko).

Haur bakoitzak gehienez bi ordu izango ditu egunean eta ezingo dira 10 haur baino gehiago egon aldi berean.

Ezin dira kirol jolasak egin.

Ezin da ez meriendatu ez aretoan jan.

 
Ikusten den edozein apurketa monitoreari edo instalazioetako langileei jakinarazi behar zaie, berehala konpon dezaten.