• 17FEB

    BADAGO ZURE LAGUN EDO SENITARTEKOEN ARTEAN AMAYAKO BAZKIDEA IZAN NAHI DUEN NORBAIT?

    KONTAIOZU URRE ZILAR ETA BRONTZEZKO ZOZKETEI BURUZ

    Amayako bazkide izan nahi luken lagun edo senitartekoen bat baduzu berri hau beretzat interesgarria da. Oraindik garaiz da Amaya Kirol Hiriaz bene benetan gozatzeko.

    Harentzat errazago izan dadin Urre, Zilar eta Brontze sustapenak eskaintzen dizkizugu, guretarikoa izan zaitezen  abantaila handiko prezioan. Horretarako gure Web orrian izena ematen badu, zozketa atalean, martxoak 16.a baino lehen, gure urrezko 50 sustapenetariko bat lor dezake eta horrela bere  hasierako kuota 650 eurokoa liteke. Apirilean Zilarreko sustapenekin jarraituko dugu, honek 750 euroko hasierako kuota eskaintzen dio eta maiatzan brontzeko sustapenak berriz 850 euroko hasierako kuota. Lehenengo zozketa martxoaren 17 an izango da eta emaitzak web orrian argitaratuz gain, zorionekoei zuzenean abisatuko zaie. Behin izen ematearekin nahikoa da zozketa guztietan parte hartzeko.

    Diamante aukera ezkonberrietarako eta izatezko bikote berrientzat

    Familiak eta etorkizuneko familiak ere oso garrantzitsuak dira gure kluberako.

    Urte honetan ezkontzen diren bazkideak edo  izatezko bikote berri inskribatzen direnak bere bikotea bazkide egiteko aukera dute Diamante aukeraz gozatuz.

    Era honetan  zuzenean  eta zozketarik gabe, sarrera-kuota 200 euroko soilik izango da ezkontza edo inskribapenaren hilabetean edo hurrengoan. Bigarren hilabetetik aurrera 100 € areagotuko ditu hurrengo sei hilabeteetara arte datatik pasatzen duen hilabete bakoitzeko.

    Edozein zalantza edo informazio gehigarriak klubaren bulegoetan eska daiteke.