Tenisaren berezko ezaugarriek praktikatzen duten pertsonek  bere egoera fisikoa koordinazioa, oreka, bizkortasuna, malgutasuna, etab. hobetzea eragiten dute. Maila psikikoan ere onura ugari ematen ditu, estresa gutxituz, kontzentrazioa hobetuz eta arazoak konpontzen lagunduz. Baina zalantzarik gabe, tenisean aritzea kirol dibertigarri bat praktikatzea da. Amaya Kirol Elkarteak material sintetikoko sei tenis-zelai ditu (zelai azkarrak), horietako bi estaliak eta lau estali gabeak. Bertan bazkideak nahi duten guztietan jolas dezakete, bai bere kaxa, bai modu sistematikoan, neguko eskolan izena emanez.

Eskolan izena emateak jolasteko beste pertsonen ordutegiaren menpe ez egotearen bermea ematen dizu, soilik zelaira joan eta bertan betiko taldea zure zain egongo da, eta ariketa batzuen bitartez klaseak antolatzen dituen monitore bat.

Modu honetan zure egoera fisikoa hobetzen joango zara eta noski zure teknika orokorra. Klaseak desberdinak eta dibertigarriak egiten saiatzen gara, alde teknikoa ahaztu gabe. Argi dugu gure ikasleek ahalik eta gehien ikasi, geroz eta kirol dibertigarriagoa bilakatzen dela.

Bazkide ugari dago modu independentean aritzen direnak, nahiz eta maila jakin bat izatea beharrezkoa den, tenisa kirol erraza ez baita.

Eskolan jakitun gara trebakuntza teknikoa prestakuntza pertsonal eta sozialaz lagunduta joan ezean, motibazioa eta ondorioz, ikaskuntza oso eskasa izango dela. Gure atalean urteen joan etorrian eratuz joan diren harreman zoragarriez harro gaude. Tenisean jolasten ez duzu soilik ongi pasatzen, lagun berriak egiten dituzu ere.

Tenisa Europan sortu zen XIX mendearen bukaeran eta hasiera batean ingelesa hitz egiten den herrialdetan zehar zabaldu zen, batez ere gizarte-maila altuen artean. Gaur egun tenisa unibertsalizatu da eta munduko herrialde askotan jolasten da. 1926tik lehen txapelketaren sorrerarekin batera, kirol profesionala da. 1988ko Seuleko Joko Olinpikoetatik gainera kirol olinpikoa da, 1924an Parisen kategoria hori galdu baitzuen.