Squash-ak Amaya Kirol Elkartean ia 20 urte ditu.

Denbora honetan zehar, urtero kirol-instalazioetan bazkide eta eskualdeko txapelketak burutu dira eta bai herri mailan bai maila nazionalean asko dira lorturiko lorpenak.

Urtero gure bi taldek Kluben arteko txapelketa jokatzen dute, finala hainbat aldiz jokatzera heldu direlarik.

Urte hauetan zehar, emakumezko eta gizonezkoen sailkapen nazional absolutuko lehenengo sei postuetan jokalariak izan ditugu.

Halaber, gure jokalarien artetik hainbat kategorietan txapeldunak irten dira: Espainiako beteranoen txapelketan, Nafarroako emakumezkoen txapelketa absolutuan, Nafarroako beteranoen txapelketan eta Nafarroako Haur txapelketan.

Amayako squash-ean banakako sailkapen bat antolatua dugu, zein urtean zehar hilabetean behin jokatzen dena eta beti jokalari berriei irekita dago.

Squash atala bere jardueren dimentsio bikoitzarengatik bereizten da.

Alde batetik, izaera sozialekoa, Bazkide txapelketa eta squash sailkapena, besteak beste.

Eta bestetik, ataleko taldeak parte-hartzen duen txapelketa ofizialekin, Nafarroako txapelketa, Klub-en arteko Nafarroako txapelketa, etab.

Gaur egun, Liam Kane squash-eko ordezkaria da.

Web orrialdea: squashamaya.blogspot.com