• 27APR

    Irratia zuzenean Amaya K.H-n

    Ostiral honetan, apirilak 28, gure egoitzan bizi ahal izango dugu zuzeneko irrati emanaldiaren esperientzia ONDA CERO-ren eskutik, zuzenean eskainiko dute Amayatik “Pamplona en la Onda” emanaldia gure Emakumezkoen Gimnasia Artistikoko 24. Txapelketaren ospakizuna dela eta.

    Emanaldia liburutegi-kultur aretoan egingo da, txokoko eraikinaren lehenengo solairuan, eta 12:30tan hasiko da  albistegiarekin, gero 13:00tik aurrera ordubeteko tartea eskainiz Amaya Kirol Hiriari eta EGA Txapelketari.

    Emanaldian “Pamplona en la Onda” magazinearen aurkezlea den Marisa Lacaberekin solasean Amayako lehendakaria Jose Ramon Azkoiti, Gimnasia Artistikoko atalaren ordezkaria den Ana Asurmendi eta Enrike Sangüesa entrenatzailea egongo dira.

    Emanaldia bertan jarraitu nahi duten bazkide orok liburutegira joan daitezke, emanaldi irekia izango baita da. Bestalde irratian jarraitu nahi ezkero 94.2 dialean aurkitu ahal izango dute.