Noticias

2015eko PROIEKTUAK

Jan 23, 2015

Aurtengo 2015ean hainbat proiektu aurrera eramango dira, Amaya, Nafarroako instalazio akuatiko eta aisialdiko erreferente bihurtuko dutelarik. Lehenik eta behin, Apiriletik aurrera bazkideek “txoko-merenderoa” deituriko eraikin berriaz gozatu ahalko dute, ospakizun familiar eta bazkarientzako espazio gehitu berri bat eskainiko duena. Hortaz, beheko solairuan 6 eta 8 arteko sutegiak sortuko dira, 120 jaleentzako mahai eta aulkietaz gain. Bazkideek, beste instalazio batzuekin gertatzen den moduan, web-aren bidez sutegiak eta/edo mahaiak erreserbatu ditzakete. Txoko-merenderoko goiko solairua hainbat kontutarako erabilgarri eran geldituko da. Azarotik garatzen ari diren espazio hontako obrak, 450.000 eurotako presupuestu barnean daude.

 

Instalazio bakarra Nafarroan

Beste aldetik, egungo arautegira moldatuko diren “L” igerilekuko obrak aprobetxatuz, lau zati desberdinetaz osatuko den igerileku berria, olatudun igerileku ikusgarri batetan bihurtuko da. Lehenengoa eta ikusgarriena, salto egiteko balioko duen burbuila handi eta irristakorra izango da; orekak egin eta txirrista bat izango balitz ere erabiltzeko balioko duena. Bigarren zonaldea olatu igerilekua bera izango da. Hondartzako olatuen sentsazio bera ur gozoetan gozatzeko. Bezero familiarrentzako pentsatuta den igerilekuko zonalde honek ere sartzeko eskailera batzuk izango ditu, grada moduan ere eserita egonik olatuak gozatu ahal izateko. Alde batean gainera olatudun igerilekuan isuriko den “erreka” moduko bat izango du, hark ere “itsaslaster” batzuek bezala edukiko dituelarik.

Igerilekuko hondartzako zonaldea urezko labirintu erara planteatzen da, txorro eta tunel joko desberdin, eta heldu nahiz txikientzako jolasteko hainbat elementuz osaturik. Azkenik, “ziurtasunez” igeri egiteko zonalde bat erreserbatuko da, metroa eta apur bat gehiagoko sakontasunarekin, ziurtasunez igeriketa praktikatu edo eta zolua ukitu nahi duenarentzako. Berehala hasiko diren jarduera hauek Maiatza bukaerarako bukatuta egotea aurreikusten da, Ekainean bertan udarako denboraldian estreinatu ahal izateko. Jarduera hontako kostea 500.000 euro ingurukoa izango da.

 

txoko piscina-olas