1998an piraguismo atala birsortu zen, bere jatorria Amaya Kirol Elkartean aspalditik dator, baina denboraren poderioz desagertzeraino heldu zen, ibaiaren ur emariak jasandako aldaketen ondorioz eta kirol honen zaleen ekimen gabeziagatik.

Jarduera hau sustatzeko entrenatzeko hamar piragua ditugu eta udako hilabetetan zehar hainbat jarduera burutzen dira kirol modalitate honen ikasketarako.

Urtero udako jardueren egitarauan piraguismoa praktikatzeko ikastaro plangintza agertzen da. Gaitasun azterketa eskuratzen dutenek urte osoan zehar piragua erabil ditzakete, aldez aurretik Nafarroako Piraguismo Federazioaren baimena lortuz.