Petanka oso joko egokia da aisialdia beste pertsonekin modu entretenigarrian betetzeko. Hori dela eta, eguraldi ona egiten duen bitartean, udan batez ere, bazkide talde anitz batek petanka atalaren inguruan antolatzen dira hainbat bazkide-txapelketetan parte hartzeko. Urtez urte geroz eta gehiago dira ibaiertzean zaletasun berarenpean elkartzen diren bazkideak.

Parte-hartzea guztientzat zabalik dago, berdin dio zein adin daukazun; familia osoak joka dezake. Txapelketetan ez dute soilik adindunek parte-hartzen, pilota bere helmugara hel dadin jokoaren mugimenduak ikasi dituzten haur eta gazteek ere.

Ongi pasatzearekin eta partida bakoitzean nagusi den giro onaz kutsatzen uztearekin aski da.

Lerro hauetatik bazkide guztiak deitzen ditugu hurbil daitezen eta partida bat jolas dezaten, ez dira damutuko.

Bulegoen bitartez atal honekin harremanetan jar zaitezke eta bertan erabat parte-hartzeko jarduera guztiez informatuko zaituzte.

Gaur egun, atalaren ordezkaria Miguel Jose Perez Sanchez da.