Pilotazaleentzako berririk garrantzitsuena 1973an heldu zen, orduan hasi baitziren hiru frontoiak estaltzen.

Urte horren amaieran, helduentzako pala eta esku pilota txapelketa azkar-azkarra antolatu zen, inaugurazio egunean finalak ospa zitezen.

Inaugurazioa eta gero, pilota-atalaren ibilbidea hasi zen, urteko hamabi hilabetetan frontoiak erabili ahal zituztelarik. Carmelo Echavarren eta Justu Dufur izan ziren bai palan bai esku pilotan gauzak bideratzeko eta zehazteko arduradunak.

1975ean, Nafarroako Pilota Federazioak Amaya Kirol Elkarteari oroigarri-xafla bat eman zion honek pilota munduaren alde egindako elkarlan eta esfortzuarengatik.

1990an frontoien aurpegia erabat garbitu zen, estalkia, sareak, argia, etabar aldatu ziren. Gertakari honekin bat eginez, atala pilota-eskola bat eratzeko prestatzen joan zen, etorkizuneko txapeldunak atera zitezen. Eskolaren ideia gauzatzea luze joan zen baina gaur egun Pilota eskolak haur ugari hartzen dituela esan dezakegu, atalaren oso etorkizun oparoa iragartzen dutenak.

Pilota-atala izaera sozial nabarikoa da. Atalak kategoria guztietarako antolatzen dituen hainbat txapelketetan bazkideen parte-hartzea oso ugaria da. Txapelketa horien artean hauek azpimarragarriak dira:

  • Udaberriko bazkide-txapelketa (binaka)
  • Neguko bazkide-txapelketa (banakakoa)
  • Udako txapelketa-azkarra (binaka)

Atalaren ordezkaria Raul San Miguel Muñoz da.