Igeriketa atala 1967ko udan sortu zen Javier Aztarainen gidaritzapean.

Lehenengo urtean 63 igerilari-gizonezko eta 27 emakumezko zituen, guztiak federatuak.

1969an Amaya lehen aldiz Nazio-Txapelketetara joan zen, zeinetara soilik herrialdeko igerilari onenak joaten ziren.

Denboraldi amaieran, Euskal-Nafar Klub onenaren txapelketan bigarren sailkatu zen, gure igerilarientzat arrakasta sonatua izan zen.

1978an gure kirol-intalazioetan Euskadiko lehenengo Kirol-Jokuetako lehengo Igeriketa txapelketa ospatu zen.

Atalaren barruan, zalantza izpirik ez dago, pertsona aipagarrienak eta gure elkarterako arrakasta gehien lortu duten pertsonak Urtasun anai-arrebak (Javier eta Amaya) izan direla onartzean.

Gaur egun, gure elkarteko igeriketa-atala 90 igerilari baino gehiagok osatzen dute, maila desberdinetan banatuta daude (aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, juniorrak eta absolutuak).

Taldeak Nafarroako, Euskalherriko (2005eko edizioan elkarteko 50 metroko igerilekuan lehiatu ziren) eta Espainiako txapelketetan parte-hartzen du.

Egunero, igerileku olinpikoan, entrenatzailearen gidaritzapean, ikusten dugun igeriketa taldea, azken 15 urteetan zehar Nafarroako igeriketa talderik onena bilakatu da.

Txikien taldea, gure elkarteko igeriketaren etorkizun oparoa da.

Honez gain, hegats-igeriketa talde bat daukagu. Igeriketa atalaren barne dagoen atal berri hau, egunez egun, kirol-modalitate berri hau probatu nahi duten jarraitzaileak irabazten doa.

Une honetan Ainhoa Iñigo da atalaren ordezkaria.