Noticias

Gure 50. urteurrenaren argazki galeria

Oct 28, 2015

Urteurrena ospatzeko egindako ekimen baten bat galdu duzu? Parte hartu zenuen eta orain zure burua ikusi nahi? Egun batzuk dira, gure webgunean, argazki sortak ikusgai daudela. Urte osoan, hain data berezia ospatzeko, gauzatu diren ekimen eta jarduera ezberdinetan egindako argazki bilduma dugu; txoko berriaren aurkezpena, Pedro III ilusionistaren ikuskizunak, edota udan, txiki eta helduen gozamenerako, igerilekuan ipinitako burbuila berria. Arreta berezia eskaini diogu, iragan irailaren 11an ospatu zen ekitaldi nagusiko egitarauari. Bestak beste, bazkari herrikoia edota 50 urteko ibilbidean klubean izan diren pertsona nabariei gorazarre egiteko ekitaldia aipa ditzakegu. Musika animazio eta emanaldiek, haurrendako jolasek zein publiko orori zuzendutako ikuskizunek biribildu zuen eguna.

Argazkiei esker ere, Espainiako Igeriketa Sinkronizatuko Selekzioko “sirenek” eskainitako emanaldia biziberritu daiteke. Horrela, Iruñeko sinkronizatuko klubekin bat egin zuten gure instalazioetan ospatutako bilkura xarmant batean, hurrengo egunean gainera, igerileku olinpikoan erakustaldi bikain bezain dirdiratsua eskainiz.

Aitor Esparzaren lana diren aipatutako argazkiak ikusteko, 50. urteurrena sailean ageri den “galerien ikustaldia” lotura sakatu behar duzue.