Amaya Kirol Elkartearen barruan futbola indar gehien duen kiroletako bat da.

Atala 80 hamarkadaren hasieran sortu zen, Iruña Futbol Klubaren lekukoa hartuz, zeinek Amayaren barne zegoen elkarte gisa futbolaren ordezkaria zen. Sorrera honen arduradun zuzenak asko izan ziren, horien artean Pedro Burgui eta Jesus Morales, azken honi 25 urtez izandako kirol dedikazioa eskertzeko asmoz, xafla-oroigarri bat eman zioten. Javier Domeño ere aipatu beharreko beste pertsona da, izan ere Federazioak entrenatu ahal izateko ematen duen futbol-entrenatzaile izateko baimena edukitzen lehena izan zen.

Lehenengo epealdian, 1987ra arte, soilik oinarrizko futbolarekin lan egin zen, futbitotik hasi eta gazte mailaraino. 18 urte betetzean, jokatzen jarraitu nahi zuten jokalariak, maila gorenetan zeuden beste taldeetara pasa behar ziren.

Bigarren epealdian, 1987tik aurrera, harrobia lantzen utzi gabe, Lehenengo Erregional mailako taldea sortu zen, Amaya K.E-ko futbolarien bizitzaren luzapen gisa.

1994an talde hau Erregional Preferente mailara igo zen non 17 denboraldiz egon zen.

98/99 denboraldiak atalaren norabide aldaketa suposatu zuen. Osasuna K.A-rekin lankidetza hitzarmen bat ezarri zen, honek ekar zezakeen esperientzia baliatzeko, baita etorkizun oparoa zuten jokalariei irtenbidea emateko ere.

2003ko abuztuaren 25etan, 2003/2004 denboraldirako Amaya-ko talde guztien aurkezpen ofiziala burutu zen. Ekitaldi hau egiten zen lehen aldia zen eta arrakastatsua izan zen.

Pertsona askok eskuzabaltasunez egindako lanari esker, tartean Fernando Pardo jauna nabarmendu nahi dugu, orain maila guztietan taldeak ditugu, atalarekin konprometituta dauden entrenatzaileek ongi gidatuta.

Atalerako blog bat sortu da elkarte guztiko futbolzaleen informazio erreferentzi puntu eta topaleku balio dezala nahi dugu.

Bere helbidea:     http://amayafutbol.blogspot.com.es/ da eta guztiak gonbidatuta zaudete.