• Presidentearen agurra

    Bazkide agurgarriak:

    Gune honek eskaintzen didan aukera probestuko dut nire burua Amaya Kirol Elkarteko presidente gisa aurkezteko eta bazkide guztien zerbitzuan jartzeko. Gainontzekoa, gure proiektuen azalpen zehatza eta aldaketa positibo baten itxaropena, oraingoz lerro hauetatik kanpo utziko dut, errealitatearen eremuan betetzen joan dadin.

    Gure konpromisoa Amaya, Nafarroako kirol munduan, erreferentzi gune gisa kokatu duten oinarriak sendotzeko asmoa dugula esanez laburtuko dut. Era berean, hobekuntza berriak gehitzen saiatuko gara, guztiek zuen adin eta zaletasunekin bat datozen eskaintzez eta kirol-instalazioez  goza dezazuen.

    Asmo handiko helburu xume honekin zintzoak izaten saiatuko gara, zuzendaritza talde berri hau gure interesen modu paraleloan eratu da, bazkide tradizionalen sendotasuna belaunaldi berrien energiarekin batuz.

    Gure ilusioa eta lana eskaintzen dizuegu zuen laguntza eta ulerkortasunaren truke, gure Amaya Kirol Elkarte maitearen ezaugarri den bizitasuna guztion artean berritzeko.

    Javier Conde Zandueta

  • Historia

    1965ean bi pertsonaia ospetsuk Iruñeako herritarrentzat Kirol Elkarte bat egiteko ideia zoragarria izan zutenetik gauzak asko aldatu dira.  Bere gogo bizien ondorioz, 1964ko udako gau sargoritsu batean, Fernando Millorrek, Beti Gazte lagunarteko kidea, eta Joaquin Retak, Irrintzi lagunarteko kidea, bere ideia zoroak elkartu zituzten gaur ezagutzen dugun Amaya Kirol Elkartearen lehen zirriborroa egiteko.

    Geroztik hona gure kirol-instalazioetan lorpen handiak gertatu dira. Elkartearen barruan hobekuntzak gertatu dira bazkidearen egonaldia atseginagoa izan dadin eta garrantzitsuena, Amaiatar familia handitzen joan da 9.000 bazkide izatera heldu arte, 1965ean elkartearen sortzaileek hasi zuten ametsa egi bihurtuz.

    Orain gure elkarteko gertaerak, historiak eta  une garrantzitsuak gogora edota ezagutu ditzakegu, orrialde honetan poliki-poliki gehitzen joango garen instalazio, jarduera eta gertakariak gainbegiratuz.

    1965ean jaio ginen eta urteak joan ahala, elkarte moduan koskortu eta heldu gara.  Lerro abanguardista berrietara egokitzen joan gara eta XXI. mendearen betean aurrera egiten jarraitzen dugu, erabilgarriak eta adeitsuak izaten eta gure bazkideei onena eskaintzeko helburu nagusiarekin.

    Arga ibaiaren ertzean ainguratuta, Amaya Kirol Elkarteak bere buruaz oso ziur egonik, bere historian  zehar bere aztarna inprimatuta utzi duen ibaiaren begirada auparia jasaten du

    IBILBIDE HISTORIKOA

    1965 – 1975

    1976 – 1989

    1990 – 1999

    2000 – 2010

    2011 – Hoy

  • Tarifak

    Gaur egun bi bazkide mota daude:

    • Bazkide orokorrak
    • Aldi baterako bazkideak, DUO  edo DOS deiturikoak.

    BAZKIDE OROKORRAK

    Hauek bi bazkide-sari ordaindu behar dituzte:

    • Sarrera (bazkide izateko ordaintzen den diru kopurua)
    • Hilerokoa (mantentze ordain-saria eta zerga berezia), adinarengatik egokitzen zaion kategoriaren arabera.

    Bazkide izateko interesa baduzu, bulegoetan izena emateko promozioak kontsulta itzazu.

    ALDI BATERAKO BAZKIDEAK: DUO ETA DOS

    2009an, krisiaren egoera orokortuaren aurrean, iraupen mugatu batekin, urte batekin, bazkide izateko aukera asmatu zen.

    Oraindik indarrean jarraitzen duen egitasmo honi DUO txartela deitu zitzaion. Modalitate honek dituen baldintzak:

    • Bazkide batek interesa duen pertsona aurkezten du.
    • Eskaera bideratzen den unetik urtebeteko iraunaldia du.
    • Prezioa: 2 urtetik 13 urtekoentzat 265 euro.
    • 14 -17urte bitartean 315 euro.
    • 18 urte eta zaharragoentzat  475 euro.

    Zenbatekoa kanpainara atxikitzean,  epe bakar batean, ordaindu behar da. 2009an ere sarritan gonbidaturen bat ekarri nahi duten bazkideentzako  formula berri bat pentsatu zen.

    Modalitate hau (gaur egun indarrean dagoena) DOS txartela bezala ezagutzen da, urte batez bazkidea nahi duen guztietan bazkide ez den pertsona batez lagunduta etor daiteke. Egin behar duen gauza bakarra epe bakar batean 356 euro eskura ordaintzea da.

    10 TXARTELA

    Gaztea bazara oso modu errazean egin zaitezke bazkide.

    Biderka ezazu zure adina 10 eurorengatik eta hilabetero hamar urtez, ezarritako  mantentze-ordainsaria gehi 10 euro ordaindu.

    Ondoren eskubide osoko bazkidea izango zara eta soilik ezarritako mantentze-ordainsaria ordainduko duzu.

  • Ohiko galderak

    Nortzuk osatzen dute Klubeko Zuzendaritza Batzordea?

    Bederatzi pertsona dira Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenak:

    • Javier Conde Zanduete jauna- Presidentea
    • Juantxo Aizpuru Latasa-Presidenteordea
    • Ana Asurmendi Perez anderea
    • Pedro Mª Burgui Muñoz jauna
    • Alfredo Ceniceros Hernando jauna
    • Julian Ciordia Colmenero jauna
    • Francisco Javier Lezaun Ciordia jauna
    • Luis Mina Merino jauna
    • Sagrario Santiago Aguinaga anderea

    Zer egin behar dut txartela galdu edota argazkia berritu nahi badut?

    Txartela galdu baduzu, bulegotik pasa beharko duzu eta txartela tamainako argazki bat  eta 3 euro eman, txartela berehala emango dizute (arazo teknikoak salbu).

    Txartela berritu nahi baduzu, bulegotik pasa beharko duzu eta txartel zaharrarekin batera argazki berri bat eman. Aldaketa guztiz doan da eta berehala emango dizute.

    Zein da kirol-instalazioen ordutegia: bulegoa, igerilekua, sauna, hidromasajea…?

    Bulegoa astelehenetik  ostiralera irekita dago ondorengo ordutegian:

    • Neguan, 9etatik 13era eta arratsaldez 16etatik 19:15etara.
    • Udan ordutegia 9etatik 16:30etara da.

    25 metroko igerileku estaliaren ordutegia (neguan) astelehenetik ostiralera 8etatik 21:30etara da, larunbatetan 8etatik 21:30etara eta igande eta jaiegunetan 8etatik 14:00etara.

    50 metroko igerileku estaliaren ordutegia (neguan) astelehenetik ostiralera 16etatik 21:30etara da, larunbata, igande eta jaiegunetan itxita dago.

    Sauna eta hidromasajea (neguan) astelehenetik ostiralera 9etatik 21:30etara irekita daude, larunbatetan 9etatik 19:30etara eta igande eta jaiegunetan 9etatik 14etara.

    Nola hel naiteke Amaya Kirol Elkartera?

    Iruñeatik:

    Behe Nafarroa etorbidea gurutzatuz eta Haztetxea igarota, Beloso aldapa jaitsi Burlatako lehenengo biribilguneraino. Berriz ere Beloso aldapa hartu eta aldapa erdian eskuinetara hartu, Amaya Kirol Elkartearen sarbidera sartuz.

    Burlatatik:

    Beloso aldapa igo Iruñerako bidean eta aldapa erdian eskuinera hartu, Amaya Kirol Elkartearen sarbidera sartuz.

    Bazkide egiteko zer baldintza eta zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

    Bazkide izan nahi duten 18 urte baino gehiagoko pertsonek  bulegotik pasa non sarbide inprimakiarekin batera ondorengo  dokumentazioa aurkeztu beharko duten:

    • Nortasun agiria
    • Argazki egin berri bat
    • Kontu zenbakia (24 digitu)

    Familia talde batek bazkide izan nahi badu, sarbide inprimakiarekin batera ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar du:

    • Pertsona bakoitzaren argazki bat (txartelaren tamainakoa)
    • Familia liburua
    • Nortasun agiria
    • Kontu zenbakia (24 digitu)

    Bulegoetan eskaera bideratzen denean eta eskubide osoko bazkide izateko onartua izan baino lehen, hamabost egunez elkarteko iragarki taulan jarrita egongo behar dute egon litezkeen arrazoibideengatik.

    Denbora hori igaro ostean eta inork arrazoibiderik aurkeztu ez badu, bulegotik pasatuko dira txartela hartzeko.

    Zein jarduera edo kirol praktikatu dezaket?

    Gaur egun gure kirol-instalazioetan egin daitezkeen kirol eta jarduerak ondorengoak dira: aerobic, aquagym, saskibaloia, beisbola, botxak, zikloturismoa, futbola, mantentze-soinketa, kirol-soinketa, mendia, muskulazioa, igeriketa, padela, irristaketa, pilatesa, margoa, piraguismoa, squash-a, tai-chi-a, tae kwon do-a, training dance-a, tenisa eta yoga.