2014ko zikloturismo egutegia

Zikloturismoa txirrindularitza mota bat da eta edozein adinerako askatasunaren sinonimoa da.

Cycloturisme hitzaren asmatzailea frantziar bat izan zen, lehiarik gabeko errepideko txirrindularitzari izen bat jartzearren.

Espainiako txirrindularitza federazioak (zikloturismoko 1. artikuluan) aisialdi, turismo eta kulturarako helburuak dituen txirrindularitza jarduera dela dio, lehia alde batera utzita, gizabanakoaren esfortzuarekin nor bere burua gainditzean oinarritzen den arren.

Hori da aspaldian Amaya Kirol Elkartean egiten duguna, lehiarik gabeko txirrindularitza, bizikleta jarduera fisikoa egiteko eta kanpoan dibertitzeko bitarteko gisa erabiliz.

Gure filosofia atseginetako bat da: bizikletaz eta esfortzuaz gozatu, kontrolatutako abiaduran pedalei eraginez (zenbaitetan paisaia zoragarrietan). Baita lagunez (izan ere, zenbait momentutan gure irteeretako ibilbideetan, taldea berriketa gela batean bilakatzen da eta denetarako astia dago) eta anoaz, batzuetan barrita energetikoez, galletez eta gozoez haratago.

Adituen esanetan, bizikletan ibiltzea jarduerarik onenetako bat da. Hankentzako, bihotzerako, arnasten dugun haizerako eta era berean gure bizilagunentzako ere ona da. Eta ez da hipertentsioa leuntzeko, pisua galtzeko, estresa kentzeko eta zenbait lesio sendatzeko mediku batek gomendatzen duen lehen aldia.

Hortaz, osasungarria eta bizitza osorako gomendagarria den kirol baten aurrean gaude, izan ere, bizikleta gainean adin guztietako gizon eta emakumeak ikusten ditugu, esfortzua pulsometro baten bitartez kontrolatzeko aukerarekin.

Amaya K.E-ko egutegian, martxotik urrira bitartean, larunbata zein igandetarako antolatutako irteerak ditugu. Ataleko beira-arasean antolatutako ibilbide eta ordutegiak jarrita daude. Urtero kide berriren bat batzen da (bazkide edo bazkide ez dena). Guztiak ongietorriak izango dira.

Gure kirola praktikatzean, onena zein den jakiteko lehiatu gabe, sentitzen den askatasun emozionala eta ongizate fisiko zein psikologikoa ez dauka preziorik!!!

Bizikleta, ibilgailu gisa, hiribide eta landa bide ia guztietatik ibil daiteke, autobide eta autobietatik izan ezik. Ibilgailu hau gidatzeko 2004ko Zirkulazio Araudian bilduta dauden eskubide eta betebeharrak ezagut itzazu, baita 2006ko iraileko Trafiko Zuzendaritza Orokorreko arau berriak ere eta Trafiko legearen azken erreforma, argi eta argi-distiratzaileen inguruko derrigortasunari eragiten diona eta 2010eko maiatzaren 25an indarrean sartu zena.

Oxford-eko Unibertsitatean azken 250 urteetako asmakizun onenei buruz egindako inkesta batean (penizilinatik hasi eta energia nuklearra edota espazio-ontziak barne zituen zerrenda luze batetik) bizikleta aukeratu zuten asmakizun onena bezala.

Kopenhagen, munduko bizitza mailarik altuena duen hirian, bi daniarretatik batek hiritik bizikletaz mugitzen da eta gauza berbera egin dezakete bisitariek doan.

Gaur egun, munduan 800 milioi bizikleta daude, autoen kantitatearen bikoitza.

Bukatzeko, guztion jardun ona eskatzen da, gure zikloturista irudia eta errepideko bizikidetasuna hobetzeko, ibilgailu ahulena eta zirkulaziotik babestu gabeko ibilgailua garela ahaztu gabe. Horretan oinarrituz, gertatu aurretik egoera arriskutsuak ekiditen saiatuko gara.

Bizikleta batek eta makina bat kilometrok atsegin handia sorrarazten dute.

Eguna aprobetxatu eta ez utzi biharko gaur egin dezakezuna.