Gure lurraldean denboran galtzen den kirol bat da. Airera botatzen den xafla batek erabakitzen du zein hirukote hasiko duen partida, honek edo besteak, botxetara hirukoteka jolasten baita. Hareaz estalitako zelaia, gainaldean hare garan eta zapaildua duena. Lehenengo geruzaren gainean ezpel edota artezko 80-85 cm-ko bolak hartzen ditu, 280 eta 300 gramo bitartekoak. Partidak 20 tantotara izan ohi dira eta ordubete eta ordubete eta erdi bitartean luza daitezke. Zehazki ez dago araudirik. Botxak pertsonen arteko harremanak lantzen dituen jokoa da.

1970ean hamar botxa jokalarien bitartez Amayako Kirol Elkarteko botxen atala sortu zen. 1973 urtera arteko tartea behar izan zuten zelaiak  prestatzeko eta afizioa sorrarazteko. 1974an bazkideen arteko lehenengo txapelketa ospatu zen, zortzi taldeek parte hartu zuten. 1976an hamar talde izatera heldu ziren, baina ondorengo urteetan berriz ere zortzi talde izatera pasa ziren. Hasiera batean hobby bat bezala sortu zen, kirol-ataletatik kanpo zegoen. Txantreako botxa jokalarien aurka txapelketak egiteko asmoa zuten.

Hasiera batean Amayak teilatutxo bat zeukan zelai bakarra zuen, euria egiten zuenean ez zen batere erosoa bertan jokatzea, hori dela eta estaltzeko baimena eskatu zuten eta auzolan baten bitartez egin zuten. 1974ko apirilean atal honen ilusioa elkarteko lehenengo txapelketa ospatzea zen, edozeinek parte har zezan.

1974ko udan lehenengo gizarte-txapelketa ospatu zen. Asurmendi, Gomara eta Sarda irabazle suertatu ziren. Txapelketari amaiera bikaina emateko afari bat antolatu zen non jokalari, jarraitzaile, Amayako lehendakari eta zuzendaritza-batzordeko kideak bildu ziren.

Ongi kalkulatu eta landutako enpresa batean amaitzearen poztasunarekin eta aurrerapausu gehiago emateko gogoekin, Ezkarai Txantrearekin hitzordu bat antolatu zuen. Hasieratik Aurrezki Kutxako laguntza bikaina jaso zuten, berak ipini baitzuen txapelketaren sari nagusia, zeina hiru aldiz jarraian edota aldizkako bost urtez irabazten zuen taldeak eskuratuko zuena. Honek txapelketaren iraunkortasuna ziurtatzen zuen. Elkarte bakoitzeko hiru hirukote, Amayako ordezkariak elkarteko txapelketako lehenengo sailkatuak izango zirelarik.

Azkenean Txantreako garaipena argia izan zen, zelai gainean bere beteranotasuna erakutsi baitzuen.

Joakin Ezcaray antolatzaile eta jokalaria aipatzea ezin dugu ahaztu. Botxen aitatzat har baitezakegu. 

1974 urtearen amaieran zelaien estaltzea amaitu zuten. Ataleko kideen laguntza oso garrantzitsua izan zen eta euri garaian botxa taldekoek bere jarduera egin ahal izatea lagundu zuen.

Lanaren gauzatzea botxazaleen auzolanari esker egin zen. Joko-zelaiaren eraikuntza Amayako bazkideengatik egina izan zen, joko honen zaleak. Lan sutsu honekin estaltzeari esker urtean zehar urtean zehar erabiltzea eragin zuen. Azpimarragarria da proiektu hau aurrera eramateko materialak klubak jarri zituela.

1975eko udaberrian bigarren gizarte-txapelketa antolatu zen non zortzi hirukotek parte hartu zuten eta jarritako estalkiari esker iraunkortasun arrunta izan zuen, zelaia baldintza egokietan zegoen eta ikuslegoa eguraldi txarretik babestuta egon zen.

80 hamarkadaren amaieran eta gaur egun ere, gizarte-txapelketak mantentzen dira. Txapelketa honen ondoren elkarte arteko txapelketa prestatzen dute. Azken bi urtetan gure botxa jokalariek irabazi egin dute eta berriz irabaziko balute, kopa eskuratuko lukete. Txapelketan parte-hartu zuten beste bi taldeak Txantrea eta Natacion izan ziren.

1990ean atala bere ohiko ildoan jarraitu zuen, elkarte arteko txapelketa irabazi zuen, aurreko hiru urtetan bezala.

1991an atalak berriz ere elkarte arteko txapelketa irabazi zuen.

Botxen atalean gertaturiko bilakaera argia da. Aldaketa ugari izan dira duela hogei urte baino gehiago Joakin Ezkarai, Andres Profano Ceballos, Patiño, Gomara eta Gomez bezalako aintzindariek 1995 urtean Sadar eta Taxoare zelaiak bezala ezagutzen ziren zelaiak konpontzen hasi zirenetik. Bertan botxetan urte osoan jokatu daiteke haize-egokitua baitute.

Urte hartan proiektuak hobetzeko asmoz, elkarte arteko txapelketaren araudi proiektua aurkeztu zuten, jokoaren dinamika arautzeko. Seve Gomez araudiaren egilea izan zen, non botxen nondik norakoak deskribatzen diren. Bazkide guztiek kirol hau ezagut zezaten nahi zuten, Amayan une onak pasatzeko.

1996an Amayak, bigarren aldiz jarraian, elkarte arteko txapelketa irabazi zuen eta urte hartan berriz txapela irabaziko balute, elkartearen jabegora pasako zen.

Halaber, aipagarria da Zuzendaritza batzordeari petankarako zelai bat edo bi eraikitzeko proposamena eta jokorako beharrezko materiala erostea. Jolasteko leku aproposena ibaiaren ondoan dauden makalen bi ilaren artean zela uste zen, erretegien atzeko aldean. Proiektu honetarako Nafarroako gormutuen elkarteko Petanka klubeko laguntza eduki zuten.

1997an elkarteen arteko txapelketaren beste garaipen bat lortu zen.

Gaur egun, botxen kirol-atalak botxetara jolasteko bi zelai dauzka eta botxetan aritzeko beste osagarri batzuk ere. Ataleko ordezkaria Jose Felix Sanz Zudaire da.