Beisbola, zalantzarik gabe, gure elkarteko kirol-atalen artean tradiziorik handienetako bat duena da.

1947an gure hirian beisbola oraindik prestakuntza garaian zegoenean, gazte kirolari talde bat eratu zen, zeina izen bereko kalean kokatuta zegoen Aldapa tabernan elkartzen zen. Bere lehenengo pausuak eskularrurik gabeko lehenengo pilotakadak izan ziren, garai hartan material egokiaren gabezia baitzuten eta oraindik eskularrurik ez baitzituzten erosi.

Proposamena egin eta hainbat itzulingururen ostean, serio hartu zen eta elkarte baten eraketa proposatu zen non bazkideen ekarpenekin funtsa sortuko zen eta diru horrekin materiala erosi ahalko zen.

1967 urtean jada Aldapa eta Amaya Kirol Elkartearen arteko hitzarmena burutu zen, txapelketak Amayako Aldapa izendapenarekin egiten hasi ziren, taldea bere jatorrizko egoitzatik aldendua gelditu zelarik. Eta hainbat zailtasunekin entrenatzeko zelai txar batekin, baina dutxekin, ez Gaztelu Bueltan ez Txantreako zelaigunean ez zuten gauza bat lortuz.

1970ean bigarren mailako txapeldunordetza eskuratu bitartean, gazteak Zaragozara joan ziren hamar taldeen artean hirugarren sailkatu ziren.

Izendapen honekin urtez urte txapelketetan jarraitu zuten eta 1973an Bartzelonako Herculesek Aldapa gonbidatu zuen, beisboleko pertsonaia nagusia izan zen Sabinen aldeko omenaldi-partiduan parte hartzeko.

1975ean denboraldia nafar txapelketan parte hartzen abiatu zen, Irabia, Errotxapea eta Iruñea, aurkari zituztela, partidurik galdu gabe txapeldun titulua lortuz. Garaipen honek automatikoki Jeneralisimoaren S.E Kopako final laurdenetara sailkatu arazi zituen.

1977an atalak Nafarroako beisbol eta softball txapelketan parte hartzen zuten lau talde zituen, haurrena, emakume-gazteena, gizon-gazteena eta seniorrena.

Juan Garceche izan zen nazioarteko txapelketetan parte hartzeko hautatutako lehenengo jokalari nafarra, ondoren Antonio Brugosek eta Vicente Estremerak zerrenda luzatu zuten.

Azpimarragarria da 1977 urte inguruan osatutako Espainiako Beisbol selekzioan Amayako Aldapako 10 jokalari zebiltzala, alajaina!

Jarduera honen sustapenaren pausuak jarraituz, 1978an lehen aldiz izena eman zuen Aldapako Softball edo beisbol-femeninoaren lehenengo taldea. Gure emakumeek Errotxapeako taldeari irabazi zioten eta Espainiako federazioak Nafarroa bere selekzioarekin Estatuko softball txapelketan parte hartzeko eskaera egin zuen. Taldea Jose Aguaderok zuzentzen zuen, emakumezko-beisbolaren abiarazlea. Nafarroako selekzioak Lugoko jokalarien aurka 20 – 5 irabazi zuen estatuko bere lehenengo txapelketan.

1979an berriz ere, Nafarroako txapeldunak izan ziren.

80 hamarkadan sartuta, azpimarragarriena 1983ko urriaren 1ean, elkartearekin hainbat tirabira izan ondoren, Aldapak Amaya Kirol Elkartea ordezkatzeari utzi zion. Atalak sorrarazten zuen administrazioko kirol aurrekontua ordaintzeko konpromisoa hartuz, etorkizunerako atalaren autonomiaren truke. Modu honetan bere borondatearekin hiru taldeek (gazteak, seniorrak eta kadeteak) Amaya ordezkatzeari utzi zioten.

Hamarkada honen amaieran, 87/88 denboraldian Amayak beisboleko senior kategoriako talde bat zuen lehenengo mailan. Bere kideen artean nazioarteko jokalariak nabarmentzen ziren.

Luis Redin Amayan beisbol arduradun izan zen eta Amayako Aldapak utzitakoa berriro hartu zuena. Hirurogei hamarkadaren hasieratik beisbolarekin lotura zuena, pertsona aproposa zen ibilbide berria aurrera eramateko. Luis 1985etik 2008ra bitartean taldea zuzentzen aritu da.

Nafarroako senior eta gazte selekzioak bideratu ditu  eta 1982tik nazio entrenatzaile titulua dauka.

Lehengo Irabian jokatu zuen eta 1986tik Amayako kide da.

Entrenatzeko baldintzak asko hobetu ziren bateaz jotzeko tunel bat (sare batez estalitako tunela, bateaz biziki praktikatzea errazten duena, sarean harrapatuta gelditzen diren pilotak biltzen denbora galdu gabe) eskuratzearekin batera.

Emakumezko-senior taldea desegin eta gero, hamabost jokalariko gazte talde bat eratu zen eta senior taldeko kide batek entrenatzen zituen.

90. hamarkadako ezaugarrietako bat 1992an Ohorezko mailan bosgarren posizioa eta Errege Koparen final laurdenak eskuratzea izan zen. Carlos Leon jokalariak Bartzelonako Joku Olinpikoetan Espainiako selekzioarekin jokatu zuen.

1994an lau talde zeuden, bata ohorezko mailan, bigarren mailan, gazte eta kadete mailan besteak.

Haurren eta nesken talde bat ere bazen, baina jokalari falta zela eta desagertu egin ziren.

Hurrengo denboraldia atalerako oso garrantzitsua zen albiste batekin abiatu zen: beisbol zelai berri baten eraikuntza, momentu hartako Zuzendaritza Batzarrak onartu zuena.

Irailean Errege Kopa ospatu zen, non Amaya hainbat aldiz finalaurrekoetara heldu zen. Urte hartan atalak hamargarren urteurrena ospatu zuen.

1996an Ohorezko mailako taldea Donald Calderon jaurtitzaile nikaraguarraren zerbitzuekin indartua izan zen.

Urte horretan, herrialdeko txapelketan, taldeak Nafarroako Federazioak antolatutako Udaberriko txapela eskuratu zuen, nazio mailan onenetakoak ziren  Irabia eta Argaren aurretik geldituz.

Hurrengo urtean bigarren denboraldirik onena lortu zuten, ligako talde guztiei irabazi baitzieten, CEBA-ra (Europako beisbol afizionatu txapelketa) sartzeko partidu bakarrera geratuz.

1998ko apirilaren 25ean hainbeste desiratutako beisbol zelaia inauguratu zen, Nafarroan beisbol munduko pertsona gorenari, Jose Aguadero Sanchez, eskaini  zitzaion. Amayako bazkide sortzailetako bat, 1947an Aldapa lagunartearen sortzailea izan zen, Espainiako txapeldun izan zen lehen talde nafarra. Egun horretantxe berak hau zioen:

“… azaltzeko gai ez nintzen sekulako zirrara sentitzen nuen, 1947an Nafarroako federazioa sortu nuenetik nire ametsa beisbol zelai bat edukitzea izan da”.

Hamarkadaren azken urteetan, 1999ko uztailaren 22an Amaya Kirol Elkartean bigarren mailako Espainiako txapelketa ospatu zen, non gure taldea sailkapenean bigarren gelditu zen.

Modu honetan beisbol onaren hamar urte gehiago  ixten genituen.

2003/2004 denboraldian Jose Aguadero nazioarteko txapelketaren berri eman genuen kadete eta gazte mailetan.

2004 urteko bazkidearen astean zehar, gazte mailako Nafarroako talderik onenak ikusi ahal izan genituen. Amaya, Irabia eta Arga taldeek Akitaniako talde frantses batekin jokatu zuten. Horiek guztiak Nazioarteko Amaya V. txapelketan eta Jose Aguaderoren II. oroimenezkona   zeukaten  onena eman zuten.

Ohorezko mailako gure taldeak 2005eko Europako errekopan parte hartu zuen. Txapelketa hartan, Hektor Perozo jokalari venezuelarrak txapelketako jaurtitzaile onenaren saria jaso zuen. Taldea seigarren sailkatu zen, horrek Espainia A taldean mantentzeko aukera eman zion.

Gaur egun, Amaya Kirol Elkarteak Nafarroako Kirol Jokoetan eta Espainiako txapelketetan, gazte eta kadete mailetan, lehiatzen diren taldeak ditu. Arduradunak Luis Villanueva (Big Foot), Valentin Villar eta Jose Ignacio Gabari dira.

Belaunaldi berrien ilusioak atal honek historian idazteko oraindik asko izatea eragiten du. Arkaitz Villarrek zuzentzen duen

haurren taldeak historiari lerro berriak gehituko dizkiote.

Luis Redin eta Begoña Martinez guztia ongi funtzionatzearen arduradunak dira.

Ekainaren bukaeran eta uztailaren hasieran, haur eta kadete mailako Espainiako txapelketa ospatzen hasiko da (egoitza Sopelana izango da).2008an ohorezko mailan Irabia, Arga eta Amaya Kirol Elkartearen arteko bateratzea gauzatu zen.